BEJONDEIZULA proiektua, barazki ekologikoen eraldaketa bultzatuz.

Alazne Intxauspek eta Jon Bereziartuak, beraien inguruan barazki ekologikoen kontsumoa bultzatzeko asmoz, negutegi bat jartzeko eta Iurretan duten aire zabaleko baratzea handitzeko apustua egin zuten, 2012an.

Ordudanik, barazki ekologikoak dituzten saskiak saltzen dituzte Durangon, Zornotzan eta Berrizen, kontsumo-taldeen bidez.

Leartikerrek arrakastaz amaitu du karbono-zuntza solbolisi bidez birziklatzeko teknologiari buruzko Relicario proiektu europarra.

Europar Batasunak ko-finantzatutako EIT Raw Materials deialdiko Relicario (Recycling of End-of-life Carbon fiber Reinforced plastics) proiektu bukatu du Leartikerrek. Solbolisi-prozesuaren bidez karbono-zuntza birziklatzeko teknologian zentratutako proiektu bat da, konpositearen matrize organikoa desegitea ahalbidetzen duena, eta, horrela, alde batetik karbono-zuntza, eta bestetik, erretxinatik eratorritako monomeroak berrerabiltzeko aukera ematen duena.

SagarEKOa, sagardo sagarra dibertsifikatzeko proiektua.

1995. urtean, Lea-Artibai inguruko 14 baserritar elkartu eta LANEKO kooperatiba sortu zuten, baserriko produktuei balio erantsi bat emateko asmoz. Ordutik hona kooperatibak merkatuan bere lekua hartu duen tokiko artisau kontserba gama zabala sortu du, LEA-ARTIBAI ONDAREA eta LABORE markapean merkaturatzen dena. Salgai jartzen dituen produktuetako asko ekologikoak ere badira.

Leartikerrek giza ehun bioartifizialak sortzeko hidrogel berriak eta ehun horrek heltzeko biorreaktore bat garatuko ditu CardioPrint proiektu berriaren baitan.

CardioPrint 3D biofabrikazio multifuntzional aurreratuko proiektu berri bat da, konputazionalki modelatutako giza eskalako ehun kardiako terapeutikoak sortzeko. Nafarroako Unibertsitatea (UNAV) du buru, eta Leartikerrek beste 5 bazkiderekin batera parte hartuko du: Zaragozako Unibertsitatea (UNIZAR), Kataluniako Bioingeniaritzako Institutua (IBEC), CIC Nanogune Elkartea, Nadetech Innovations S.L. eta Gregorio Marañon Ospitaleko Ikerketa Biomedikorako Fundazioa.

Irensteko eta mastekatzeko arazoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen.

Leartiker zentro teknologikoko bi espezializazioak (elikagaien teknologia eta polimeroen teknologia) Ausolan Taldeak zuzentzen duen H3DFood proiektuan parte hartu dute. Bertan, disfagia duten pertsonentzako bereizmen handiko elikagai testurizatuak garatu dira. Espainiako Gobernuaren Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren 2017ko Erronka-Lankidetza Programaren (RTC-2017-6308-2) barruan dagoen ekimen hau Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez kofinantzatuta dago.

Leartikerrek Ondarroako portuan baztertutako poliamidazko arrantza-sareak birziklatzea bultzatuko du, bertako arrainak identifikatzeko prezio-euskarriak egiteko 3D teknologiaren bidez.

Markina-Xemeingo Leartiker zentro teknologikoak eta Azaro Fundazioak, biak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kideak, elkarlanean jarraitzen dute CIRCULARSEAS proiektuan, 2022an bere ibilbidearen azken urtean sartuko dena.

Leartiker, Osasun Publikoak homologatutako Euskal Autonomi Erkidegoko lehen laborategia esne gordinaren analisia egiteko n=5 lagun kolektiboak prestatuz.

Leartikerrek egindako azterlanak Osasun Publikoak baliozkotu ditu berriki. Horrenbestez, gaur egun zentro teknologikoa da EAEn 1086/2020 Errege Dekretuan ezarritako irizpide mikrobiologikoen arabera esne gordina aztertzeko homologatutako zentro bakarra, lagin kolektiboak prestatuz.

GARUM, arrain hartzituz egindako saltsa.

Garum-a arrain hartzituetatik abiatutako saltsa bat da, Grezian eta Sumerian sortua, eta antzinako Roman oso ezaguna egin zena. Bere zapore indartsu eta gazituagatik, askotan soja saltsarekin alderatu izan da. Azken urteetan, Espainian eta Italian hain estimatua den produktu hau berreskuratu nahi izan da, Garum-ak sukaldari askoren jakin-mina piztu baitu.

Orriak

RSS - leartiker-rako harpidetza egin