Health-LSR proiektuaren helburuak medikuntza-prototipoen garapena eta sektore horretako enpresenganako transferentzia dira. Azken urteetan garatu diren 6 prototipoak Maiatzaren bukaeran Nafarroan izango den jardunaldian aurkeztuko dira.
Pasa den otsailaren 21ean Leartikerrek aeronautika eta automozioaren sektoreetan karbono-zuntzak eskaintzen dituen propietate eta abantailak aztertzeko jardunaldi bat antolatu zuen. Topaketa honetan ekarpen interesgarriak egin zituzten hainbat nazioarteko erakundek parte hartu zuen.
Leartikerrek EKONEK enpresarekin elkarlanean, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako EKONUT proiektuan parte hartu du; garapen-bidean dauden biztanleria urriko herrialdeentzat anoa nutrizionalak garatzeko janari-azpiproduktuen birbalorazioan, hain zuzen ere.
Bi erakundeek, janari-azpiproduktuetatik abiatuz, nutrizionalki egokitutako formulak garatu dituzte herrialde ahulenetan malnutrizioa ekiditzeko irtenbide nutrizionalak eskaintzeko asmoz.
2017 urte bukaeratik Leartiker zentro teknologikoa, Landa Garapeneko Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF/FEADER) eta Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak diruz lagundutako KALIKOLZA kooperazio proiektuan parte hartzen ari da.
Azken urteetan aplikazio ezberdinetarako karbono-zuntzaren erabileran joera positibo argia antzematen da eta hurrengo urteetan gorantz egingo duela aurreikusten da. Honek duen garrantziaz oharturik, Leartikerrek Aernovarekin elkarlanean datorren otsailaren 21erako karbono-zuntzean oinarritutako jardunaldi bat antolatu du Lea-Artibai Berrikuntza Gunean (Markina-Xemein, Bizkaia).
Technology Entrepreneurship Program TEP, Leartiker E.Koop. eta Lea Artibai Ikastetxeak sustatuta, mundu mailan polimeroen teknologiarekin lotutako teknologia eta ekintzailetza gaitasunak garatzera bideratutako trebakuntza programa dual bakarra da.
Leartiker ZTBES-eko (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea) kidea da. Leartikerre eginkizuna, Polimeroen Teknologian eta Elikagaien Teknologian ezagutzaren transferentzia egokia egitea da, inguruko enpresak lehiakorrago izan daitezen.
Irailaren 27an Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika Sailburuordeak, HAZIko Asier Arrese eta Josu Garaialderekin batera, GAZTABERRI proiektua aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako egoitzan. Gaztaberri proiektuaren proposamena esneki sektoreko ekoizleei Eusko Labeldun ziurtagiria duten ardi eta behi esnearekin egindako gazta berritzaile gama bat ekoizteko aukera ematea da.
Polimeroen teknologia eta elikagaien alorretan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzen lan egiten du Leartikerrek. Egunero hobetzeko eta ahalik zerbitzu onena eskaintzeko bere ahaleginetan, Zentro Teknologikoak pauso bat gehiago eman du eta bere I+G+b kudeaketa sistema egokitu du UNE 166002:2006 arauaren eskakizunetara. Arau honen eskakizunak betetzeak Leartikerrek ikerketa, garapen eta berrikuntza jarduerak modu eraginkorrean gauzatzeko daukan gaitasuna aitortzen du, eta zeregin hauetan mantentzen duen kalitate maila altua erakusten du.
Joan den apirilaren 18an TECNM Celaya eta Leartikerrek lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten jatorri mexikarreko profilak erakarri eta trebatzeko helburuarekin, Leartiker eta Lea-Artibai ikastetxeak sustatu eta gidatzen duten TEP formazio programan parte hartu dezaten.