Asteartea, martxoak 6, Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunea Euskal Herriko harakinen elkargune bilakatu zen. Berrikuntza txikizkako haragi merkataritzaren sektorean izenburupean ospatu zenjardunaldian Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 40 bat harakin batu ziren, Leartiker zentro teknologikoak antolatutako askari teknologikoa arreta handiz jarraitzeko.
Lea Artibai Ikastetxeko Elikagaien Teknologia arloak, Derioko Nekazaritza eskolak eta Leioa, Artxanda eta Galdakaoko ostalaritza eskoletako ikasle eta irakasleek Ekonomia Jasangarrian oinarritutako proiektu bati ekingo diote elkarlanean urtarrilean zehar.
Datorren ekainaren 2an, barikua, Berrifood jardunaldia antolatuko du Leartikerrek Lea-Artibaiko Berrikuntza Guneko Audren itorium-ean (Markina-Xemein). Hemendik aurrera Berrifood izenarekin ezagutuko den jardunaldi hau 2007an antolatu zuen lehen aldiz Markina-Xemeingo zentro teknologikoak. Elikagaien sektorea oinarri hartuta, urtero antolatzen den jardunaldi tekniko honek elikagaien sektorea eta berrikuntza uztartzea du helburu, eta horretarako, edizio bakoitzeko gai nagusia aldatzen joaten da momentuko beharrizanei edo jakinminari erantzuna eman nahian.
Leartiker zentro teknologikoak egunotan Donostiako Kursaalean ospatzen ari den International Cheese Festival-en INNOLACT proiektu europarra aurkeztu du gaur. Herrialde mugakideen (Espainia-Frantzia-Andorra) elkarlanean oinarritzen den proiektu honek esnekien sektore tradizionalari bultzada eman nahi dio berrikuntzaz baliatuz. INNOLACT proiektua INTERREG-POCTEFA Programaren baitan kokatzen da eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera finantzatuta dago.
Leartiker S.Coop. zentro teknologikoak AEROCAR izeneko proiektua abian jarri du. Proiektu honen helburua aeronautika eta automozio sektoreen arteko transferentzia teknologikoan oinarritutako sare bat sortzea da. Proiektu hau Interreg Sudoe Programarekin batera finantzatuta dago, Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren bitartez (EGEF/FEDER).
Leartiker K azokan (Dusseldorf, Alemania) egon da urriaren 19tik 26ra bitartean. Bertan produktu, zerbitzu eta proiektu berriak aurkeztu ditu.
Plastiko eta kautxu industriako azoka garrantzitsuena da K azoka. 59 herrialdetako 3.000 expositore bildu ziren bertan plastiko eta kautxuari dagozkion azken berrikuntzak ezagutzeko.
Leartikerrek Mymat-en (www.mymatsolutions.com ) 3D inpresiorako filamentu berriak aurkeztu ditu. Horrez gain, nazioarteko ondorengo ikerketa proiektuen berri emateko aukera izan du azokan:
Urriaren 15 eta 16an Pirineotako gazta artisauen azoka izan da La Seu de Urgellen. Hainbat gaztagile artisauek parte hartu dute bertan eta 12 kategoria desberdinetan banatu dira sariak. Malen Sarasua epaimahaikide izan da behi gazta bigunak eta tupi gazta zaharren kategorian. Dibertsifikazioaren aldeko apustu garbia ikusten da gazta artisauen sektorean.