Leartiker Elikagaien Teknologiak, Euskadiko Elikagaien Segurtasun Mahaiko kidea izanik, 2019. urtean elikagaietako arrisku kimikoekin erlazionaturiko ikerketa garatu du.Konkretuki haragi prestatuetan kontserbatzaile gisa erabiltzen diren sulfitoen dosifikazioaren kontrolaren inguruan garatu da ikerketa eta emaitzak Uztailaren 2an Eusko Jaurlaritzak antolaturiko elikagaien segurtasun arloko ikerketa emaitzak transferitzeko VII. jardunaldian aurkeztu dira. Proiektuaren inguruko informazioa, EAEko elikagaien segurtasun arloko ikerketa plataforman topatu dezakezue.
Leartiker zentro teknologikoa Centro Español de Plásticos (CEP) elkartearen bazkide egin da apirilean. Centro Español de Plásticos nazio-mailako elkartea da eta bere eginkizuna material plastikoen erabilera egokia egiteko kultura arduratsu bat ezagutu eta ezartzen laguntzea da.
Antzuolan kokatuta dagoen AMA TXO gaztandegiak 2017. urtean lehen urratsak egin zituenetik, Leartiker bidelagun teknologiko izan du, bertan ekoizten diren gazten garapen eta ekoizpenari dagokionez.
Latxa arrazako ardiak dituzte, ekoizpen ekologikoaren aldeko hautua egin dute eta, bere sorreratik, gazta mota ezberdinen ekoizpenean oinarritu izan dute gaztandegiaren jarduera. Ohiko gazta tradizionaletatik aldendu eta gazta berritzaileak ekoitzi nahi izan dituzte, beraien berezko nortasuna bilatuz.
Azken urte hauetan proteina-iturri berri eta jasangarriekiko interesa handitu da kontsumitzaileen artean, eta ondorioz, garrantzitsua da jatorri desberdinetako proteinen lorpena eta horien aplikazioa aztertzea elikagai osasuntsuen garapenerako, merkatuan produktu berri horiek eskaini ahal izateko.
Leartikerreko Health espezializazioaren xedea enpresetara eraman daitezkeen medikuntza-gailuak garatzea da, eta horrela, industria ehunari balioa ematea bere I+G+B jardueraren bitartez.
Leartikerrek hainbat analitika burutzeko laborategia dauka, garatzen dituen I+G+b proiektuetan elikagaien kalitatea eta segurtasuna bermatu ahal izateko. Aurten, laborategiak ISO 17025:2017 araudipean dauden entsegu akreditatuen eskaintza handitzea lortu du, 2073/2005 arautegian agertzen diren bakterioen ia gehiengoa analizatzeko aukera ematen diena.
Elikagaietan mikroorganismo desberdinak aztertzeko teknika akreditatu horiek lortutako kalitatezko emaitzen fidagarritasuna bermatzea ahalbidetzen dute.
Will Mars nazioarteko adituarekin elkarlanean, Leartiker zentro teknologikoak kautxuen nekearen inguruan formakuntza espezializatua antolatu du, otsailaren 17tik 21erako astean zehar ospatzen ari dena.
Nekearen karakterizazioa eta simulazioa espezializazio bat da, non Leartiker erreferentea den europa mailan, eta arlo horretan lehenbiziko mailako ezagutza eta ekipamendua ditu.
Datorren maiatzaren 15ean, Leartiker zentro teknologikoak “Polymers and Medical Applications” jardunaldiaren 8. edizioa ospatuko du, Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Osasunaren sektorean polimeroek eta teknologia berriek eskaintzen dituzten berrikuntzak eta aukerak aztertzeko helburua duen jardunaldi hau urteroko hitzordu garrantzitsu bilakatu da gai honetan interesa dutenentzat.
Otsailaren 5ean Mondragonek antolatutako gosari teknologikoan parte hartu zuen Leartikerreko Berrrikuntza Estrategikoko arduraduna den Josu Goikoietxeak. Bertan, Fagor Arrasate eta KREAN Groupekin batera, berrikuntza eta kultura praktikak aurkeztu ziren. Leartikerrek 2019an zehar lan taldean garatu duen OPEN LEARTIKER.COM proiektua aurkeztu zuen JosukM4FUTURE deialdiaren baitan onartutako proiektua da OPEN LEARTIKER.COM proiektua.