Azken 10 urteetan Euskal Herriko gazta eskaintzak bilakaera izugarria izan du. Denbora gutxian, gertuko azoka, merkatu eta dendak, gaztandegi artisauetan behi, ardi zein ahuntz esneaz ekoiztutako mota guztietako gazta familiez betetzen ari dira: gainazal lizun zuriko gazta laktikoak, pasta bigunak, gazta erdi egosi eta egosiak, gazta kremak, eta baita gazta urdinak ere. Produktu mota hauek beste herrialde batzuetan ospe handia duten arren gure kulturan gazta berriak dira eta tradizioz ekoiztua izan den euskal gazta onduaren eskaintza osotzera etorri dira.
Nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren berrikuntzarako EnkarterriALDE Open Lab 2020 proiektuaren baitan, bioekonomia erreferentzia-eremutzat duen Enkarterrialde elkarteak sustatuta dagoena, Leartikerrek balorizazio-azterlan bat garatu du Zierbenan kokatutako Borja Allende nekazaritza-ustiategi ekologikoarentzat.
2018an hasi zen bertako sagarraren deribatuak garatzeko lana. Leartikerren nekazaritzako elikagaien aholkularitza tekniko eta teknologikoarekin, Satxa Ceberiok bertako sagarra balioztatzeko ibilbideari ekin zion, eraldatutako deribatu ekologiko, lokal eta jasangarrien bidez. Lehenbiziko etapa horretan, sagarra osagai nagusitzat hartuta egindako zuku sorta garatu zen, baita kontserbako beste deribatu batzuk ere. Garapen lan horren ondorioz, produktu sorta hori dagoeneko merkatuan dago Bio-K markarekin.
Leartikerrek nazioarteko ibilbide berri bat hasi du CARDIOPATCH proiektuan parte hartuta. Proiektu hori Nafarroako Unibertsitatea Klinikak gidatzen du eta Europar Batasuneko Interreg Sudoe Programak finantzatzen du, Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bidez. Proiektuan kardiologian, terapia zelularrean, nanoteknologian, 3D inprimaketan, bioingeniaritzan eta transferentzia teknologikoan espezializatutako bederatzi erakundek parte hartzen dute, Espainia, Frantzia eta Portugaletik etorriak.
Hiru enpresa horiek bat egin dute EcoBERRI proiektua lankidetzan garatzeko. Proiektu horrek balio erantsiko landare-deribatuak garatzeko, baratzezaintza eta frutagintza ekologikoko soberakinak aprobetxatzea izan du helburu. Gainera, horiek bertan eta zentzu sozial batekin egiten dira, proiektuaren azken helburuetako bat gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuan dauden eta Gizartelurren edo Lapikon lan egiten duten edo egin ahal izango duten pertsonei enplegu duina eskaintzea baita.
Eusko Jaurlaritzaren ekimenez eta HAZI Fundazioak zuzenduta, duela bi urte martxan jarri zen Euskal Gaztak proiektu honetan (bere jatorrian Gaztaberri izena izan zuen) Markina-Xemeinen kokatutako Leartiker Zentro Teknologikoak hasieratik parte hartu du HAZIrekin elkarlanean.
Leartikerrek zuzentzen duen LGMed proiektu europarraren helburua gailu medikoen 4 prototiporen garapena bultzatzea da. Zeregin honetan, zentro teknologikoak beste bost bazkiderekin elkarlanean dihardu; Espainia-Frantzia mugaz gaindiko eskualdeko unibertsitate bat, enpresak sustatzeko bi zentro eta bi ospitale. Interreg POCTEFA programaren bitartez Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin (EGEF) batera % 65ean finantzatutako proiektu hau joan den ekainean hasi zen "Kick off meeting" telematiko batekin.
Gernika Gorria kooperatibak, Urremendi Landa Garapen Elkartea, Urdaibaiko plaza eta LEARTIKER zentro teknologikoarekin lankidetzan. “Saltsa & Mamia” proiektu berritzailea jarri du abian lukainka-piperraren balio tradizionala berreskuratzeko helburuarekin, Bizkaiko baserrietako produktu baliotsuenetakoa dena. Horretarako, kooperatibak, Busturialdeko baserritar ekologikoen talde batek osatuak, lukainka-piperra oinarri hartuta, hiru produktu berri garatu ditu “Gernika Gorria” markaren azpian, besteak beste: haragia, marmelada eta bizkaitar saltsa.
elkarlanean gauzatzen hari den INTELOST proiektuaren entsegu klinikoak azaroko lehen astean hasiko dira. Entsegu horiek 6 hilabetez luzatuko dira, eta Basurtuko Ospitaleko ostomiako pazienteen bizitza hobetzeko garatutako gailu pertsonalizatua eta sentsorizatua erabilera kliniko errealean balioztatzeko balioko dute.
SEGAZ funtsezko ikerketa-proiektua aurrera eraman duen lantaldea, Eusko Jaurlaritzaren I+G+Brako laguntzen deialdiaren barruan diruz lagundutakoa, honako erakunde hauek osatu dute: LEARTIKER S.COOP., Idiazabal Jatorri Deitura Babestua, Artzai Gazta Elkartea eta ALVO (ILL Lekunberriko Esnekari Erakundea). Era berean, proiektuan zehar ELIKA, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren aholkularitza eta laguntza izan dute.