Datorren maiatzaren 26an Leartiker zentro teknologikoak urteroko hitzordu bilakatu den “Polymers and Medical Applications” jardunaldiaren edizio berri bat antolatuko du. Bere hamaikagarren edizioa betetzen duen topaketa honen helburua teknologia berriek osasunaren arloan izan ditzaketen aukerak eta berrikuntzak aztertzea da.
Aplikazio biomedikoetan erabiltzeko mikrogailuekiko interesa azkar handitu da azken urteotan. Garatutako teknologia berriak gero eta txikiagoak eta adimentsuagoak izan ohi dira, eta, aldi berean, ekoizpen azkarragoa eta merkeagoa bilatzen da.
Aste honetan, LEVIS partzuergo osoa proiektuaren bazkideetako baten instalazioetan bildu da, AIMEN Centro Tecnológico (Porriño, Pontevedra), ekodiseinua eta ekonomia zirkularreko ikuspegiak erabiliz ibilgailu elektrikoetarako osagai arinduak garatzea helburu duen proiektu honen jarraipena egiteko. Europako proiektu honen baitan hautatutako demostratzaile ezberdinen garapen proposamenak eta fabrikazioaren egoera aztertu dira: esekidura-beso bat (suspension arm), bateria-kutxa bat (battery box set) eta direkzio-zutabearen euskarri bat (steering column carrier group).
Hitz gutxitan, horixe izango litzateke CARDIOPRINT proiektuaren helburua: fabrikazio gehigarriko teknologia multifuntzional berri bat garatzea, organo-eskalan giza ehunak lehen aldiz fabrikatzeko behar besteko zehaztasuna emateko gai izango dena. Konponbide horrek miokardio-infartua duten pazienteak artatzeko balioko luke, eta, horrela, bihotza transplantatzea saihestuko litzateke.
Ikerketa proiektu honetan propietate osasungarriagoak dituzten animalia-jatorriko elikagaietatik abiatuta, giza osasunean egon daitekeen hobekuntzaren ebaluazioan ikertu da. Proiektua Leartikerrek gidatu du, Neiker, BioAraba eta UPV/EHUrekin lankidetzarekin batera.
Tumoreen mikroingurunea funtsezkoa da minbiziaren aurkako terapien garapenean eta erresistentzian, eta oso aldakorra da gaixotasunaren garapenaren etapa guztietan. Metastasia, zelula batzuk tumore-masa primariotik bereizten direnean eta odol-fluxuaren bidez ehunak eta organoak inbaditzen dituztenean gertatzen da. Minbiziak metastasia eratzen duenean, bizirauteko probabilitateak izugarri murrizten dira. Prozesu konplexua da eta oraindik bere osotasunean ezagutzen ez diren prozesu biokimiko asko biltzen ditu.
Azken urteotan, medikuntza birsortzailearen alorrak interes handia sortu du, eta horren bidez, gorputzeko organoak eta ehunak berreskuratu eta sendatu nahi dira laborategian garatutako materialekin. Material horien ezaugarri nagusiak biobateragarritasuna, biodegradagarritasuna eta gorputzean integratzeko gaitasuna dira. Medikuntza birsortzailearen eremua diziplina anitzekoa da, besteak beste, medikuntza, biologia, materialak, ingeniaritza eta nanoteknologia hartzen baititu.
Leartikerreko Elikagaien Teknologiako PREST espezializazioak GARUM proiektua aurkeztu zuen, ekainaren 28an online egindako, “Arrantza-sektorearen balio-katearen I+G+b proiektuak” foroaren baitan.
Polymers & Medical Applications urteko jardunaldia elkargune bat da gailu medikoekin lotutako gaiak lantzeko eta sektorean egiten ari diren aurrerapen teknologikoak aurkezteko. Azken bi urteetan jardunaldi birtualak egin ondoren, aurten aurrez aurreko formatura itzultzea erabaki da, eta bertaratutakoek esker onez hartu dute. Enpresekin eta ikerketa-zentroekin networkinga errazteko garrantzitsua dela azpimarratu dute.
Mikrofluidika garrantzi handia izaten ari da biodefentsako, ingeniaritza kimikoko eta saiakuntza medikoko aurrerapen garrantzitsuenetako batzuetan. 100 mikrometroko (µm) eta 1 µm diametroko kanalen bidez fluido kantitate txikiak aztertzea eta manipulatzea ardatz duen zientziaren eremua da (adibidez, giza ile baten diametroak 100µm inguru neurtzen du).