BRAV∃ proiektu europarrak aurrerapen handiak egin ditu kardiopatia iskemikoa duten pazienteei bizi osorako euskarri funtzionala emateko helburuan. Nafarroako Unibertsitate Klinikak gidatuta eta Europako Batzordeak finantzatuta, Europako ekimen hau Horizonte 2020 Programaren (H2020) barruan kokatzen da. Egitasmo honen helburua kardiopatia iskemikoa duten pertsonek beren bihotzaren funtzionaltasuna berreskuratzea da, horretarako bihotz-ehuna birsortuz.
Osasuna eta ongizatea (GJH3) eta itsaspeko bizitza (GJH14) Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) jorratzen dituen berrikuntzarako lankidetza-proiektu berri batean murgildu da Leartiker.
BIRSARE izeneko proiektu honetan zentro teknologikoak Aclima, Birziplastik, MIK, Plásticos Clossa eta CEP – Espainiako Plastikoen Zentroarekin lan egingo du, Ekonomia Urdinaren esparruan balio-kate zirkular berriak aztertu eta garatzeko, arrantza-sareak birziklatuz.
Joan den urrian, partzuergoak Lovainan (Belgika) egindako azken bileran aurkeztutako aurrerapenek erakusten duten bezala, proiektuak bilakaera handia izan du, eta baikortasunez ekingo dio azken urteari.
Bursan, Turkian, ospatu den GREENVEHICLES LEVIS M30proiektuaren bilera orokorrean izan da Leartiker egitasmo honen baitan azken hilabeteetan egin diren aurrerapenen jarraipena egiteko. LEVIS bukatzear dagoen honetan burubelarri murgilduta dabil demostratzaileen fabrikazio prozesu berritzaileen optimizazioan eta hauen egituraren osasunaren monitorizazioan eta azken balidazioan.
Behazun-minbizia edo kolangiokartzinoma (CCA) hodi meheetan (behazun-hodiak) sortzen den minbizi mota bat da. Hodi horiek digestio-likidoaren behazuna garraiatzen dute, eta gibelaren, behazun-besikularen eta heste meharraren arteko lotura dira. Nahiz eta mundu mailako herrialde gehienetan CCA minbizia ez den oso ohikotzat hartzen, gaixotasun horri lotutako intzidentzia eta hilkortasuna handitzen ari dira munduan barrena, eta bigarren minbizi hepatiko primario mota ohikoena izatera iritsi da. CCAk urdail-hesteetako minbizi guztien ~ % 3 ordezkatzen du.
Europar Batasuneko LEVIS proiektua (H2020) industriei etorkizuneko Ibilgailu Elektrikoen (IE) osagai arinduak, errentagarriak eta iraunkorrak diseinatu eta ekoizteko aukera emango dieten zutabe teknologikoak garatzeko burubelarri ari da lanean.
Paziente kritikoen antibiotikoen gaindosifikazioarekin amaitzeko eta, horrela, biztanlerian andui bakteriano erresistenteak agertzea saihesteko, DISMOCAN proiektuaren baitan, odoleko antibiotiko-maila monitorizatzeko gailu mikrofluidiko baten garapenean murgilduta egon da azken bi urteetan Leartiker.
EAEko gaztagintza sektorea, tradizioz artisau-mikroenpresek osatutakoa, dibertsifikazio-prozesu batean murgilduta dago, gazta berritzaile berriak garatuz, merkatu-nitxo berriak aurkitu ahal izateko. Testuinguru horretan, gazta urdina sektoreko apustu irmotzat hartzen da merkatuan duen onarpenagatik.
Gaixotasun kardiobaskularrak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak, hala nola miokardio-infartua, dira munduan heriotza gehien eragiten dituztenak. Tratamendu hori da komunitate zientifikoaren erronka nagusietako bat; izan ere, prozedura ohikoenek, hala nola gailuak ezartzeak edo bihotz-sinkronizazioak, ez dute hiltzeko edo berriz ospitaleratzeko arriskua saihesten, eta bihotz-transplantea da sendatzeko benetako aukera bakarra.
Plastikoak injekzio bidez eraldatzeko prozesuak bilakaera handia izan du azken hamarkadetan. Prozesu honetan gero eta eraginkortasun eta kontrol handiagoa eskatzen da. Eskaera hori bermatzeko, enpresek errepikakortasun-maila handiko prozesuak eduki behar dituzte, akatsak dituzten pieza kopurua eta makinaren konfigurazio-denbora murrizteko, produktibitatearen aldagai eztabaidaezinak baitira.