Leartikerrek workshop bat antolatu du BRAV3 nazioarteko proiektuaren baitan, bere bioerreaktorearekin lehen proba funtzionalak aurkezteko.

Leartikerrek, bere laguntzaile EBERS eta Boston Scientific Companyrekin batera, workshop bat antolatu zuten BRAVproiektuaren jarraipen bileran, joan den astean. Nafarroako Unibertsitateko Klinikak lideratutako eta Europako Batzordeak finantzatuta dagoen proiektua Horizonte 2020 (H2020) Programaren baitan kokatzen da. BRAV∃ nazioarteko ikerketa bat da, kardiopatia iskemikoa duten pertsonek bihotzaren funtzionaltasuna berreskuratzea helburu duena, bihotz-ehunaren birsorkuntzaren bitartez.

Elikagaien segurtasuna bermatzeko teknologia disruptiboak - Ikerketa Proiektu Berria.

Leartiker TECAM izeneko funtsezko ikerketa proiektu berri baten buru da. Proiektuaren helburu nagusia elikagaien alergenoak eta mikroorganismo patogenoak monitorizatzeko eta kontrolatzeko irtenbide teknologiko berriak ikertu eta garatzea da, elikagaien balio-kate osoan segurtasuna bermatzeko.

FORMULA 4.0 formulazioak adimen artifizialaren bidez garatzeko berrikuntza-proiektu berri bat.

Markina-Xemeinen (Bizkaia) kokatutako Leartiker Zentro Teknologikoak, Batz Zamudio eta Plásticos Clossarekin batera, Plastikoen Espainiako Zentroak (CEP) zuzenduko duen FORMULA 4.0 berrikuntza-lankidetzako proiektu berrian parte hartuko du. Proiektuaren helburua material polimerikoen formulazioa garatzea da, horretarako adimen artifizialeko tresnak erabiliz.

Lore eta belar aromatikoen infusioa esneki hartzituen garapenean.

Jogurten merkatua eta orokorrean esne hartzituena, berrikuntzara lotuta dagoen merkatua da. Produktu hauen eskaintza oso zabala da, etengabe aldatuz eta berrituz doana. Zapore gama zabalak, osagai berritzaileekin egindako produktuak, ontzi eta bolumen formatu egokituak eta testura ezberdinak eskaintzen dituzten esne hartzituak aurkitu ditzakegu salmenta puntu ezberdinetan.

Sektore artisauan ere, jogurten merkatuak indarra hartu du azken urteotan. Behi, ardi, zein ahuntz esnez ekoiztutako jogurt artisauak erraz aurkitu ditzakegu merkatu, azoka zein txikizkako salmenta puntuetan.

Bihotz-medikuntza birsortzailea ardatz hartuta jardunaldia antolatu du Leartikerrek Europako CARDIOPATCH proiektuaren baitan.

CARDIOPATCH proiektua lehen hilabeteak igaro ondoren, Leartiker eta proiektuko partner guztiak Toulousen bildu ziren pasa den urriaren 22an, proiektuaren jardueren jarraipena egiteko. CARDIOPATCH proiektua Nafarroako Unibertsitate Klinikak zuzentzen du eta Europar Batasuneko Interreg Sudoe Programak finantzatuta dago, Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bidez.

Leartikerrek bioerreaktore bat diseinatu du BRAVE nazioarteko proiektuaren esparruan garatzen ari diren (BioVAD) gailu biologikoarentzat.

Leartiker, Boston Scientific Company eta EBERS Medical Technology-rekin batera, bioerreaktore bat garatzen ari da, BRAV nazioarteko proiektuaren partzuergoko beste kide batzuk fabrikatzen ari diren BioVAD gailu biologikoari estimulazio mekanikoa eta elektrikoa emango diona. Bioerreaktorea funtsezko osagaia da; izan ere, bihotz-ehunaren (BioVAD) heldutasunaren arrakastaren erantzulea izango da, bihotzari bere funtzio kardiakoa berreskuratzen lagunduko baitio.

NUTFOOD - Esneki eta haragi osasungarriagoak kontsumitzailearentzat.

NUTFOOD osasunerako ondorio onuragarriak dituzten esnekiak eta haragiak ikertu eta garatzea helburu duen proiektua da. Ekimen honen gakoa animalien elikaduran datza, tokiko ekoizpeneko hazi oleaginosoen olioen eta opilen bidez egiten baita.

Leartiker Elikagaien Teknologiak ELKARTEK programaren baitan koka tzen den proiektu honetan, NEIKER, METABOLOMIPS (EHUUPV) eta BIOARABA bezalako zentroekin batera ari da elkarlanean.

Proteina-iturri jasangarri berriak, giza elikaduraren etorkizuna.

NEWPROT Leartikerreko Elikagaien Teknologia arloko PREST espezializazioko “proteina iturri berriak” ikerketa-ildoaren barruan kokatzen den proiektua da. Proiektu honen helburua proteina-iturri berri jasangarriagoak identifikatzea da, profil proteiko hobetua duten elikagai berrien garapenean erabiltzeko eta “proteina iturria” edo “proteina-eduki handikoa” adierazpena produktuaren etiketan agertu ahal izateko. Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arran­tzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak finantzatu du.

Kartilagoko medikuntza birsortzailea aztergai Polymers&Medical Applications jardunaldiaren bederatzigarren edizioan.

Joan den ekainaren 4an, Leartiker zentro teknologikoak urteroko hitzordu saihestezina bihurtu den "Polymers and Medical Applications" jardunaldiaren edizio berri bat antolatu zuen. Bederatzigarren edizioa bete berri duen topaketa honek teknologia berriek eta polimeroek osasunaren arloan ekar ditzaketen aukerak eta berrikuntzak aztertzea du helburu.

Hazitik Ogira.

Hazitik Ogira, balio erantsiko ogi artisau ekologikoa lortzeko helburuarekin sortutako I+G proiektua da. Eusko Jaurlaritzako I+G+b dirulaguntza bidez kofinantziatutako proiektu honetan Leartikerrek, Solosa, Irure Txiki eta Solaka baserriekin osotzen du lantaldea eta NEIKER zentro teknologikoak ere parte hartzen du proiektuan.

Ogi mota ezberdinei buruz hitz egiten dugunean, bere kalitate bereizgarrietan dago gakoa. Eta nola lortzen da ogi berezi bat egitea? Gari barietate ezberdinak erabiliz eta okintza-prozesua egokituz.

Orriak

RSS - leartiker-rako harpidetza egin