Leartikerrek ibilbide berri bat hasten du BRAV∃ proiektuan parte hartuz. Proiektua Nafarroako Unibertsitateko Klinikak lideratzen du eta Europako Kontseiluak finantzatuta dago, Horizonte 2020 (H2020) Programaren barruan.
Technology Entrepreneurship Program TEPmundu mailan polimeroen teknologiarekin lotutako teknologia eta ekintzailetza gaitasunak garatzera bideratutako trebakuntza programa dual bakarraren laugarren edizioari amaiera eman diote. Leartiker S.Coop.
Leartiker zentro teknologikoak AEROCAR europar proiektuaren azken bilera ospatuko du, datorren ekainaren 28an, Markina-Xemeinen. Proiektu horren helburua aeronautika eta automozio sektoreen arteko transferentzia teknologikoan oinarritutako sare bat sortzea izan da.
Leartikerrek europar proiektu berri bat jarri du abian. Zentro teknologikoak berak zuzenduko du, eta beste europar erakunde batzuekin elkarlanean arituko da.
Polimeroen eta elikagaien eremuan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzen lan egiten du Leartikerrek. Polimeroetan, hain zuzen ere, lan-espezialitateetako bat Fabrikazio Gehigarria da. Horretan, Leartikerrek FDM/FFF inprimatze prozesurako material berrien garapenean daramatza lanean 5 urte baino gehiago.
Pasa den maiatzaren 10ean, “Polymers & Medical Applications” jardunaldiaren zazpigarren edizioa ospatu zuen Leartikerrek, Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Osasunaren sektorean polimeroek eta teknologia berriek eskaintzen dituzten berrikuntzak eta aukerak aztertzeko helburua duen jardunaldi hau urteroko hitzordu garrantzitsu bilakatu da sektorearentzako.
Leartikerrek INNOLACT mugaizgaindiko proiektua lideratu du azken 3 urteotan Katalunia, Euskadi eta Frantziako beste 8 bazkiderekin batera eta 3 urte hauetan landuriko lan ildo estrategikoetako emaitzak aurkeztu dira Idiazablen.
Guztira proiektuan zehar esneki sektoreko 222 ekoizlek parte hartu izan dute eta 14 transferentzia saio burutu dira 3 herrialdeetan proiektuan zehar garatutako esneki produktu berritzaileen inguruko ekoizpena ezagutzeko.
INNOLACT-INTERREG POCTEFA Europako proiektuaren itxiera jardunaldia ospatuko da, datorren maiatzaren 3an, Idiazabalen urtero antolatzen den Euskal Gaztaren Azokaren baitan.
Eskualde Garapenerako Europako Funtsak finantzatutako proiektu honen helburu nagusia mugaz bestaldeko esneki sektore tradizionalaren lehiakortasuna hainbat alorretan hobetzea izan da, esnearen ekoizpenetik produktuen eraldaketa eta merkaturatzeraino berrikuntza sustatuz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagai-Segurtasunaren Ikerketaren Plan Operatiboa 2011n sortu zen EAEn gehieneko elikagai-segurtasun maila lortzeko ikerketa sendotzeko helburu estrategikoarekin. 2012. urtetik, LEARTIKER Segurtasun-mahai teknikoaren partaide da ELIKA, OSASUN PUBLIKOA, AZTI, EHU eta NEIKERekin batera.
2019. urtean zehar, Leartiker elikagai-segurtasunari dagokion SEGAZ eta SO2_Haraki proiektuak zuzentzen ari da, esneki eta okela sektoreentzako interesgarriak direlako.
Leartiker Zentro Teknologikoak pasa den martxoaren 29an, “Basque Talent 4.0” jardunaldia antolatu zuen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Egitasmoan Bizkaia Talent, Mondragon, Euskal Herriko Unibertsitatea, Lea Artibai Ikastetxea eta Maier, Ekide, Cikautxo eta Orbea bezalako enpresetako giza baliabide eta talentuaren arduradunek parte hartu zuten.