DISMOCAN, paziente kritikoetan antibiotikoen mailak monitorizatzeko gailu mikrofluidikoa garatzeko proiektua.
DISMOCAN – Odoleko antibiotikoen mailak “on-site” azkar monitorizatzeko gailu optofluidikoa. Elkarlaneko funtsezko ikerketarako Eusko Jaurlaritzaren ELKARTEK 2021 proiektua.
Paziente kritikoen % 70 inguruk antibiotikoak hartu behar dituzte. Zoritxarrez, paziente horien medikamentuekiko erantzuna oso alteratuta dago, eta horrek eraginkortasun terapeutikorik eza eta heriotza-tasa handitzea dakar. Era berean, antibiotikoen dosifikazio txikiak bakterio-aldaera erresistenteen agerpena bizkortzea dakar, eta horrek aukera terapeutikoak murrizten ditu herritar guztientzat.
Dismocan-en helburua erabilera bakarreko gailu optofluidiko bat garatzea da, odoleko antibiotikoen mailak azkar eta erraz monitorizatu ahal izateko (ospitaleko plantan bertan), modu horretan, tratamenduaren posologia hasieratik optimizatu ahal izateko. Leartiker da proiektu honen burua, eta 3D inprimaketa-tekniken eta polimeroen injekzioaren bidez diseinu- eta prototipatze-prozesuan parte hartzen du.
Joan den martxoaren 9an, partzuergoaren bilera egin zen, proiektuaren lehen urteari amaiera emateko. Bertan izan ziren Leartiker eta partzuergoko gainerako kideak: Bioaraba, UPV/EHUko Mikrofluidika Klusterra, UPV/EHUko Kimika eta Fisika Saila, eta UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientzia Saila.
Iturria: leartiker.com
Viewed 83 times
