Tokiko hezkuntza komunitateak saretzeko gakoak aztergai Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak antolatutako jardunaldian.

Hezkuntzari dagozkion hainbat arlotan ardura ezberdinak dituzten hogeita hamar ordezkari baino gehiago elkartu dira Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean egin den ‘Tokiko hezkuntza komunitateak saretzeko zenbait gako’ jardunaldian.

Kulturartekotasunaz eta elkarbizitzaz aritzeko bosgarren jardunaldia egingo da Eskoriatzan abenduaren 13an.

Kulturarteko jardunaldiaren bosgarren edizioa izango da abenduaren 13an egingo dena. Hizkuntza izan da aurreko edizioetako gai-ardatza; aurten, kulturartekotasunean, ekitatean eta elkarbizitzan jarriko da arreta. ‘Kulturartekotasuna eta elkarbizitza. Zer ikasi dugu eta zer dugu ikasteko?’ izenburupean, adituen hitzaldiak eta irakasleen, familien eta ikasleen ahotsak jasoko ditu egitarauak.

 

Sarean jarri dugu ‘Haur eta gazte literatura irakur gida 2023’

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak sarean jarri du 2023. urtean euskaraz argitaratutako haur eta gazteei zuzendutako 231 liburuen sailkapena biltzen dituen argitalpena: Haur eta gazte literatura irakur gida 2023. 14 lagunek osatutako lantaldeak urteko argitalpen guztiak irakurri, aztertu eta hiru ataletan multzokatu ditu: liburu gomendagarriak, oso gomendagarriak eta zerrenda berezia. Azken horiei erreseina bana gehitu diete.

GipuzkoHarrok bideo-lehiaketaren bigarren edizioko sariak banatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak GipuzkoHarrok lehiaketako sariak banatu ditu, etorkizuneko langileen enplegagarritasuna bultzatzeko. Lehiaketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egin da eta Laboral Kutxaren babesa izan du. Halaber, helburu izan ditu etorkizuneko langileen enplegagarritasuna indartzeko programa bat diseinatu eta gauzatzea, eta GipuzkoHarrok lehiaketa ebaluatu eta garatzea. Guztira 51 lan aurkeztu dituzte parte-hartzaileek.

Mondragon Unibertsitateak eta Monterreyko TECeko IFE Europek ‘Educación Digital en las universidades: una guía de implementación integral’ txostena aurkeztuko dute.

Aurkezpena izango da maiatzaren 16an, online modalitatean. Ekitaldiaren gidaria izango da Miguel Ángel Montoya, IFE Europeko zuzendaria, eta bertan parte hartuko dute, beste batzuen artean, Natividad Cabrera erreportariaren egileak eta Nerea López Salas Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak.

$titulo.getData()

KoLaborategiko 2024ko topaketek ireki dute izen ematea.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko KoLaborategiak ekitaldi sorta antolatu du apirila eta maiatzean egiteko. Era askotako gaiak jorratuko dituzte Bilbao AS Fabrik-en, Eskoriatzako campusean edo online egingo diren ekitaldietan; esaterako, Adimen Artifiziala, digitalizazioa, STEM arloko gaiak edo adin txikikoen eta pantailen arteko harremana.

Orriak

RSS - huhezi-rako harpidetza egin