EKT graduondokoak familia barruko transmisioa aztertuko du.

Mondragon Unibertsitateak euskal kulturgintzaren transmisioan sakontzen duen graduondokoa eskainiko du hasi berria den ikasturte honetan ere. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa izeneko aditu titulua eskuratzeko ikastaroa bi urtetik behin egiten dute, Aretxabaletako (Gipuzkoa) Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Kulturgintza biziberritzeko kezkari erantzuteko asmoz, 2007-2008ko ikasturtean ekin zioten graduondokoa antolatzeari, eta zazpigarren aldia dute aurten dagoeneko.

Subscribe to RSS - huhezi