Mondragon Unibertsitateak Ikus-entzunezko Ekintzailetzako eta Berrikuntzako aditu-ikastaroa emango du bigarrenez.

Mondragon Unibertsitateak Ikus-entzunezko Ekintzailetzako eta Berrikuntzako aditu-ikastaroa abiatu du bigarrenez. Interesa dutenek urtarrilean hasi eta ekainean amaituko den titulu hori egiteko aukera izango dute. Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen duen ikastaroak Nafarroako Gobernuaren Industriako eta Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren laguntza du eta erdi-presentziala izango da. Egoitza presentziala Lekarozko Enpresa Campusean egongo da.

Aurkeztu dute Huhezinema jaialdiaren 17. edizioa.

Mondragon Unibertsitateko Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak aurkeztu egin du Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 17. edizioa. Urtero bezala, Aretxabaletako Arkupe Kultura-etxean egingo dute Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduak antolatzen duen jaialdia, urtarrilaren 24, 25 eta 26an zehazki.

Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko ikastaroaren diploma banaketa.

Mondragon Unibertsitateak diploma-banaketarekin itxi du Ikus-entzunezko Ekintzailetzako eta Berrikuntzako aditu-ikastaroa. Urtarrilean jarri zuen abian, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, eta 11 ikaslek hartu dute parte. Ekitaldia Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroan (CEINen) egin da, Lekarozko Enpresa Campusean, hain zuzen.  Negozio-eredu berriak sustatuz Nafarroako Foru Komunitatean ikus-entzunezkoen sektorea indartzeko helburuarekin sortu da ikastaroa.

Orriak

RSS - huhezi-rako harpidetza egin