Egitasmo berritzaile honen bidez, ikasleei hizkera informalak euskaraz garatzeko tresnak eta estrategiak emango zaizkie. Ondoren, esku-hartze horiek duten eragina neurtuko da.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin garatzen ari den Etorkizuneko langileen enplegagarritasuna indartzeko proiektuaren testuinguruan, gazteei zuzendutako bideo lehiaketa antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak: GipuzkoHarrok. Lehiaketaren helburua da Gipuzkoako etorkizuneko lana irudikatzea. Horretarako, ‘Nolakoa izango da etorkizuneko gipuzkoarron enplegua?’ gaiari erantzunda, gehienez 30 segundoko luzera eta formatu bertikaleko bideoak lehiatuko dira.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu du ekitaldi biderkatzailea, MyDigiCoop Europako ikerlanean ateratako ondorioak azaltzeko. Ikerlanaren helburua da ikasleen artean gizarte-ekonomiari buruzko gaitasunak sustatzea, ikasketa-plataforma digitalen bidez, eta ekonomia hori goi-mailako langileen artean sustatzea, zenbait gidalibururen bidez.
Ikastetxeko Proiektu Digitala diseinatzeko proba pilotoa egin dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Arizmendi ikastolak.
2023ko urtarriletik aurrera, pil-pilean dagoen arlo baten gaineko ikastaro berria eskainiko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak: STEM eta digitalizazioa hezkuntzako testuinguru berrietan unibertsitate aditu titulua. Ikastaroa zuzenduta dago hezkuntzako irakasleei, zuzendari pedagogikoei eta Berritzeguneetako mentore digitalei.
Nafarroan ikus-entzunezkoen sektorea indartzea da tituluaren helburua, eta negozio-eredu berriak sustatzea. Nafarroako eta beste erkidego batzuetako profesionalei zein graduatu berriei dago zuzenduta, eta Lekarozen eskainiko da.
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiraren 16. edizioak lanak aurkezteko epea ireki du; lanak bidali ahal izango dira 2022ko azaroaren 29ra arte. Edizio berriak data berriak izango ditu: urtarrilaren 25etik 27ra bitartean egingo da. Urtero bezala, 4.
Jaialdiaren 16. edizioa aurreratuko da urtarrilaren 25, 26 eta 27ra eta sailetan zein sarietan berrikuntzak egin dira publiko berriak inplikatzeko helburuarekin. Euskal film laburrak eta bideoklipak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 29an itxiko da.
Huhezinema 2023 antolakuntza taldeko kideak, Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako Campusean.