Udalen eta eskolen arteko elkarlana Covid-19 testuinguruan aztertzeko, jardunaldia azaroaren 25ean.

Azaroaren 25ean, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatuta, udalak eta eskolak elkarlanean Covid-19 testuinguruan izeneko jardunaldia egingo da. Jardunaldia online eskainiko da eta, dagoeneko, irekita dago izen ematea.

Pertsona kooperatiboaren profila neurtzeko eskalak proposatzen dituzten bi liburu argitaratu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.

Gaur, urriak 7, Eskoriatzako campusean egindako aurkezpenean, bi argitalpen aurkeztu dituzte Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileek. Aurkeztutako ikerketek bi pertsona multzoen profil kooperatiboa neurtzeko balioko dute: gazteen eta langileen “pertsona kooperatiboa” profila.

Idoia Lahidalga, Oihana Puertas eta Julen Urtxegi Ikus-entzunezko Komunikazioko 3. eta 4. mailako ikasleek irabazi dute Euspot-eko sari nagusia.

Idoia Lahidalga eta Oihane Puertasek bi sari irabazi dituzte: lehena, sari nagusia, ex equo, Julen Urtxegi aurkeztutako lanarekin batera, eta, bigarrena, Mondragon Unibertsitateko ikasleek aurkeztutako lan onenaren saria. Aurtengo edizioa oso berezia izan da: COVID-19aren ondorioz parte-hartzaileek lan guztiak etxe barruan egin behar izan dituzte.

$titulo.getData()

Orriak

RSS - huhezi-rako harpidetza egin