‘Elikagai bat errefuxiatuentzat, liburu bat zuretzat!’ lelopean, Zaporeak elkarteentzako elikagaiak bilduko ditu Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.

Fakultateko Bibliotekak eta Zaporeak GKEak elkarlanean antolatutako egitasmoari esker, liburu baten truke, elikagaiak bilduko dituzte, Eskoriatzako campusean, urriaren 25etik 29ra.

$titulo.getData()

Aurkeztu dute KoopFabrika egitasmoaren seigarren edizioa.

Atzo, urriak 19, ikasturte berrian KoopFabrikak dituen asmo eta erronkak aurkeztu zuten gaur Donostiako Teila Fabrikan. Baina ez hori bakarrik, KoopFabrikaren ekosistema osatzen duten beste atalak ezagutzeko aukera ere eman zuten.

Idoia Telleria Maritxalarek gidatu du ekitaldia. Gaurkoan aurkezle papera egitea egokitu zaion arren, KoopFabrikan ekintzaile gisa parte hartu zuen eta IDo Photography proiektua ondu. Gaur egun KoopFabrikako bidelagun ere bada.

Arantzazulab-ek eta Mondragon Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatuko dute urriaren 15ean.

Sinaura ekitaldia egingo da Arantzazuko Gandiaga Topagunean, bertan bilduko dira EAEko hiru unibertsitatetako ordezkariak. Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa izango da Mondragon Unibertsitateko ordezkaria.

Urriaren 15ean, Arantzazuko Gandiaga Topagunean, Oñatin, egingo da Arantzazulab eta euskal unibertsitateen (UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea) arteko lankidetza hitzarmenaren sinadura ekitaldia.

Kalean da euskarazko haur eta gazteentzako liburu gomendagarrien gida berria.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak sarean jarri du Haur eta gazte literatura irakur gida 2019-2020.  Liburuxkak 102 orri ditu eta, bertan, haur eta gazteei zuzendutako 343 liburu aztertu eta sailkatu dituzte. 1990. urtetik hasita, urtero argitaratzen dute gida.

Web orri berria du Hezkuntza Berrikuntzarako Zentroak (HBZ).

Hezkuntza Berrikuntzarako Zentroaren (HBZ) helburua da askotariko zerbitzuak eskaintzea eraldaketa eta berrikuntza prozesuak gauzatzen laguntzeko eskolei, erakundeei eta, oro har, jendarteari.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak sortutako Hezkuntza Berrikuntzarako Zentroak (HBZ) web orri berria jarri du interneten, bertan bere aholkularitza eskaintza biltzeko:

Euspoteko sari nagusia Idiazabalera joan da.

Hamargarrenez egin den lehiaketak osasuntsu jarraitzen du; izan ere, 87 spot aurkeztu dituzte, iaz baino 36 gehiago. Sari nagusia Iñigo Zapirainek jaso du, Geroa ereiten lanagatik, eta kalitate teknikoa eta mezuaren egokitasuna nabarmendu ditu epaimahaiak.

Hamargarrenez egin den Euspot lehiaketak bete egin zuen Arkupe atzo, eguena, iluntzean. Nekazaritzatik bizi nahi dugu! gaiaren bueltan sortutako euskarazko spotik onenek jaso zituzten sariak, Ane Zuazubiskar kazetariak aurkeztutako eta Eñaut Zubizarreta biolontxelojoleak girotutako ekitaldian.

“La evaluación en educación infantil” liburua argitaratu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaile talde batek.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta Hazitegi ikerketa taldeko Alexander Barandiaranek (argitalpenaren koordinatzailea), Eider Salegik, Itziar Arregik, Iñaki Larreak eta Zehar ikerketa taldeko Nagore Iñurrategik eta Agurtzane Martinezek aurkeztu dute, gaur, maiatzak 26, La evaluación en educación infantil liburua, Eskoriatzako campusean egin duten ekitaldian. 

Orriak

RSS - huhezi-rako harpidetza egin