Kooperatibetako norbanakoen erantzukizunaz jardungo dira Kooperatibagintzan Topaketaren 8. edizioan.
‘Pertsonen erantzukizuna enpresa kooperatiboan’ izenburupean, ekainaren 18an egingo da 8. Kooperatibagintzan Topaketa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen Eskoriatzako campusean.
Ekainaren 18an, asteartez, egingo da Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak antolatutako Kooperatibagintzan Topaketen 8. edizioa. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen Eskoriatzako campusean elkartuko dira parte-hartzaileak.
Topaketaren 8. edizioak honako izenburu hau izango du: ‘Pertsonen erantzukizuna enpresa kooperatiboan’. Kooperatibetako bazkideek erantzunkidetasunez jokatzeak zer esan nahi duen eta horrela jokatzeko baldintzak nola sustatu daitezkeen landuko da jardunaldian. Topaketa 15:00etan hasiko da, eta 18:00etan amaituko da.
Horretarako, lehenengo zatian, Igor Ortega Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko ikertzailearren) eta Unai Elorza Mondragon Goi Eskola Politeknikoa ikertzailearen aurkezpenak egongo dira, eta, bigarren zatian, erantzunkidetasuna sustatzeko praktikak partekatuko dituzte kooperatiba desberdinetako protagonistek, mahai-inguru batean.
EGITARAUA
15:00 Ongi-etorria eta harrera instituzionala
15:30 Erantzukizuna enpresa kooperatiboan: testuinguraketa eta ikerketaren emaitzak
(Igor Ortega - Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia)
16:00 Erantzunkidetasuna sustatzeko lan testuinguruak (Unai Elorza - Mondragon Goi Eskola Politeknikoa)
17:00 Esperientzia praktikoen mahai-ingurua:
Marta Carazo (Eroski)
Javi Torrellas (Soraluce)
Iñigo Iñurrategi (Mondragon Taldea)
Gidaria: Marixe Ruiz de Austri (Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia)
17:45 Itxiera eta luntxa
Iturria: mondragon.edu
Viewed 23 times