Abenduaren 2an honako jardunaldia egingo da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean: Euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetako hezkuntza-komunitateetan. Zaldibiako esperientzia. Bilkura Eskoriatzako campusean egingo da eta irekia izango da, baina, aldez aurretik, interesatuek izena eman behar dute.
KoopFabrikak antolatutako jardunaldiak parte hartu dute, besteak beste, Olatukoop-eko eta Mondragon Unibertsitateko ordezkariek eta Ivan Miró, Bartzelonako La Ciutat Invisibleko kideak.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko KoLaborategiko ikertzaile taldeak Be[di]girada izeneko ikerketa proiektua jarri du abian. Ikerketaren helburua da aztertzea zein toki izan dezakeen hezkuntzan Humanismo Digitalaren oinarri filosofiko eta soziologikoak.
Aurtengo edizioko lantaldean, parte hartu dute biblioteka eta eskoletatik etorritako 14 lagunek. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bultzatutako proiektua da ‘Haur eta gazte literatura irakur gida’.
“Hau da marka! Nola bereiztu zure ikastetxearen marka?” jardunaldia izango da, urriaren 27an, Eskoriatzako campusean. Saioan, AZK agentziak eta Mondragon Unibertsitateak markak ikastetxeetan duen
Aretxabaletako campusean egindako aurkezpenean, Hau da marka! jardunaldiaren berri eman dute AZK komunikazio agentziak eta Mondragon Unibertsitateak. Urriaren 27an, Eskoriatzako campusean egingo den jardunaldian, Nola bereiztu zure ikastetxearen marka? gaia jorratuko dute.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Oñatiko eta Bergarako eskola publikoekin batera, Igarobideak parte-hartze kultura eta garapen komunitarioaren norabidean jardunaldia egingo da irailaren 5ean. Ekitaldia izango da Eskoriatzako campusean eta antolatuta dago Goieskola Debagoienako eskola publikoari begira. Ekitaldia irekia izango da, baina interesatuak aldez aurretik eman beharko dute izena.
Programan parte hartzen dute Arrasateko Udaleko Gizarte Zebitzuen Sailak, San Juan de Dios ospitaleak, Arrasateko Herri Eskolak, Arizmendi Ikastolak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.
Euspot lehiaketako sari nagusia Jone Markuletak, Irene Azkargortak eta Danel Teranen spotak irabazi du. Epaimahaiak adierazi duenez, spotaren kalitate teknikoa eta mezuaren egokitasuna da gehien baloratu dena. Guztira 95 lan jaso dituzte, eta lehen aldiz, Iparraldeko pieza bat ere jaso dute.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateako Biziberritu jardunaldia antolatu du, ekainaren 20an, Eskoriatzako campusean. Ekitaldia 15:00etan hasiko da eta irekia izango da, baina, interesatuk aldez aurretik eman beharko dute izena.
Maiatzaren 27ko ostiral arratsean, Orona Fundazioaren Areto Nagusian (Galarreta-Hernani) Euskalerrigintzaren geroaz, liburu aurkezpena eta herrigintzaz eztabaida izenburupean egin da Oreki Fundazioak antolatutako ekitaldia. Bertan, Fundazioak sustatuta argitaratu duten Burujabetzaren bidetik. Bakoitzak urraturik berea, denon artean geurea liburu kolektiboa aurkeztu dute lehenik. Ondoren, Euskal Herriko herrigintzaren geroari begirako solasaldi mamitsua egin dute Xabier Barandiaranek, Iratxe Esnaolak eta Ana Urkizak.