Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta Hazitegi ikerketa taldeko Alexander Barandiaranek (argitalpenaren koordinatzailea), Eider Salegik, Itziar Arregik, Iñaki Larreak eta Zehar ikerketa taldeko Nagore Iñurrategik eta Agurtzane Martinezek aurkeztu dute, gaur, maiatzak 26, La evaluación en educación infantil liburua, Eskoriatzako campusean egin duten ekitaldian.
Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabsek sortu dute gune bat erraztaile lanbide berriaren bueltan, ikasleen, profesionalen eta erakundeen arteko elkarlaneko konexio aberasgarriak sustatzeko.
Escoles FEDAC elkarteko 26 ordezkariek parte hartzen ari dira ikastetxeen berrikuntza sustatzeko, Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs-ek elkarrekin eskaintzen duten ikastaroan.
Komunikazio Udaleku Irekiak (KUI) antolatu ditugu Mondragon Unibertsitateak eta Goiena Komunikazio Taldeak. Astebeteko bi txanda egongo dira, lehena, uztailaren 5etik 9ra eta, bigarrena, 12tik 16ra. Dagoeneko irekita dago izen-ematea.
Bi egunetan, maiatzak 7 eta 8, Escoles FEDAC elkarteko ordezkariak egingo dituzte mintegiak, eskoletara bisitak eta jasoko dituzten adituen feedback-a hobetzeko diseinatzen ari diren berrikuntza proiektuak.
Mondragon Unibertsitateko ikertzailea joango da AEBetako University of Nevada Renoko Center for Basque Studies-era aztertzera diasporako kideek Euskal Herriari buruz informatzeko erabiltzen dituzten moduak, jarraitzen dituzten gaiak eta lurraldetasunari buruz duten ikuspegia.
Mondragon Unibersitateko ikaslearen lanik onenaren saria irabazi du Xabier Vallina Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleak “Ilunabarrean esan” filmagatik. Dokumental onenaren saria Khuruts Begoña Urrutia ikasleak irabazi du “Deia” lanarekin.