Universitat de Vic–Central de Catalunya eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikerlariak Bilbon elkartuko dira III.

Urriaren 23an, Bilboko Bilbao Berrikuntza Faktorian egingo den III. Ikerketa jardunaldian, Universitat de Vic–Central de Catalunya eta MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileek hainbat bilera eta lan-saio egingo dituzte hezkuntzako berrikuntza eta esku-hartzearen ikerketari buruzko gaiak jorratzeko.

Egun osoko jardunaldiarekin, hurrengo helburuak betetzea espero dute bi unibertsitateetatik bildutako ikerlariek:

"Loreak", Aitor Arregi MONDRAGON UNIBERTSITATEko irakasle eta filmaren gidoilari eta produktorean filma, Oscarretarako bidean.

Aitor Arregi Ikus-entzunezko Komunikazio graduko irakasleak parte hartutak Lorea filmak Espainia ordezkatuko du Oscarretarako lehian. Jon Garaño eta Joxe Mari Goenagak zuzendutako filman MONDRAGON UNIBERTSITATEko Aitor Arregi irakasleak ko-produktore, ko-gidoilari eta bigarren grabazio unitatearen arduradun lanak egin ditu. 2016ko urtarrilaren 14an jakingo da Oscarretako finalera iristen den euskarazko filma.

Abian da kooperatibagintzan aditu-tituluaren zortzigarren edizioa.

Kooperatibagintzaren gainean lan egiten eta ikertzen duen gunea da LANKI, eta formazio kooperatiboaren alorrean MONDRAGONeko Gestio Sozialarekin elkarlanean dihardu. Aurten antolatuko du, zortzigarrenez, kooperatibagintzan aditu-titulua, urriaren 16an hasiko dena.Kooperatibagintzan aditu-tituluak ikasleari kooperatibagintzan ezagutza sakona eskaintzen dio. Kooperatibismoa bultzatzeko eta biziberritzeko pertsonak prestatzeko kurtsoa da. Erramintak eskaini nahi dira kooperatibismoa aktibatzeko eta indartzeko.

Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek Gradu Bukaerako Lanak aurkeztuko dituzte erakundeen ordezkarien aurrean.

Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko laugarren mailako ikasleek euren Gradu Bukaerako Lanak (GBL) aurkeztuko dituzte enpresa era erakundeetako ordezkarien aurrean, ostiralean, ekainaren 19an, Aretxabaletako campusean egingo den ekitaldi akademiko irekian. Ekitaldia baliatuko da banatzeko Kimu Berri sariak.

2015-2016 ikasturtean Hezkuntzan eskolak emateko lan-poltsa ireki du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.

2015-2016 ikasturtean Hezkuntzan eskolak emateko, lan-poltsa ireki du MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. 

Ezinbesteko baldintzak:

  • Gutxienez hiru urteko eskarmentua izatea Hezkuntza arautuan.
  • EGA tituluduna izatea.
  • Lizentziatua/graduatua eta graduondoa izatea edo doktorea.
  • Lehenetsiko da doktore izatea.
  • Atzerriko hizkuntzetan gaitasuna izatea.

Arloak:

"Hezkuntza kalitatea hobetzen: gakoak eta esperientziak" izenpean, ostiralean, Ikaskide Taldeaken 5. jardunaldia.

Bihar, egubakoitza, Ikaskide Taldeak antolatutako jardunaldiaren 5. edizioa egingo da MONDRAGON UNBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean. Aurtengo edizioko ardatza: Hezkuntza kalitatea hobetzen: gakoak eta esperientziak. Erkidek eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarrekin antolatzen duten jardunaldia.

Huhezinema film laburren jaialdiak baditu irabazleak.

Pasa den ostegunean, apirilak 30, ospatu zen azken jaialdia eta bertan banatu ziren sail ofizialeko sariak. Zortzi sari nagusi banatu ziren goraino bete zen Aretxabaletako Arkupe kultur etxean.

Huhezinema, VIII. euskal film laburren jaialdiak baditu irabazleak. Pasa den ostegunean banatu ziren Aretxabaletako Arkupe kultura etxean.

Hauek izan ziren saritu ziren lanak eta bakoitzaren egileak:

- Basque Culinary Center saria “On Egin” lanarentzat (Haizea Arizaga, Eider Ballina, Anne Baskaran, Irati Briñas, Angela Carnovich eta Irati Crespo)

Kale-emanaldi batekin hasiko da ilunkaran Huhezinema.

Huhezikoek prest dute guztia Euskal Film Laburren Jaialdirako. Eguenera bitartean, emankizunak eta lehiaketa egingo dituzte Arkupen eta Orly tabernan. Hasteko, gaur 21:00etan emanaldi ireki berezia egongo da plazan, Sail Ofizialeko finaletik kanpo geratu diren lanekin.

Plazan, aire librean eta doan, 7 film eskainiz hasiko da VIII. Huhezinema jaialdia.  Sail Ofizialera aurkeztu baina finalera egin ez duten lanak izango dira, Asier Altuna, Koldo Almandoz ala Kepa Errastiren filmak, besteak beste. Zerrenda hau da: 

Apirilaren 28tik 30era, 111 film labur lehiatuko dira Huhezinemaren 8. edizioan.

111 film labur lehiatuko dira, apirilaren 28 eta 30a bitartean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateetako Ikus-entzunezko Komunikazioko 4. mailako ikasleek antolatzen duten Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdian. Zortzigarren edizio honetan, 86 film labur aurkeztu dira Sail Ofizialera (horietatik 10 sailkatu dira finalerako); 13 lan, MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasleen lehiaketara, eta, azkenik, 12 film labur Basque Culinary Center lehiaketara. Aretxabaletako Arkupe kultura etxean apirilaren 30ean egingo den ekitaldian 4.000 eurotik gora banatuko dira saritan.

Páginas

Suscribirse a RSS - huhezi