Hedabideen balio soziala aztertzeko jardunaldiak egin dituzte Huhezin.

Mondragon Unibertsitateko Hezikom ikerketa taldeak, euskarazko komunikabideen balio soziala ikertzea helburu duen ikerketa proiektua egin du eta gaur goizean ikerketa horren lehen emaitzak aurkeztu dituzte Huheziko Aretxabaletako fakultatean. Gertuko komunikabideen III. jardunaldia: balio soziala izeneko jardunaldia da egin duten ekitaldia.

2014 eta 2015ean Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailordetza babesle nagusia izan da ikerketan eta horren emaitzak aurkeztu dituzte, hain justu, gaur. Horretarako, hainbat aditu gonbidatu dituzte: hala nola, Kataluniako ikus-entzunezkoen kontseiluko Martí Petit, Deustuko Unibertsitateko Jose Luis Retolaza eta EHUko Leire San-Jose.

Komunikabideen balio soziala aztertzeko, Gertukom jardunaldiaren hirugarren edizioa Aretxabaletako campusean.

Abenduaren 14an, komunikabiden balio soziala izango da hizpide Gertukom jardunaldiaren hirugarren edizioan. Aurreko edizioetan bezala, oraingoan ere ekitaldi irekia izango da eta egingo da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusean. Jardunaldian parte hartuko dute, beste batzuen artean, unibertsitateko ikertzaileek eta EITB, Hekimen, Berria eta Goienako ordezkariek.

Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle talde batek irabazi du Kameratoia 2015 bideo lehiaketa.

MONDRAGON UNIBERTSITATEko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko lehen mailako ikasle talde batek irabazi du Topaguneak eta Durangoko Azokako Irudieneak antolatutako Kameratoia 2015 bideo lehiaketaren lehenengo saria. Unai Portilla, Haizea Azpilikueta, Egoitz Diaz, Leire Zarate, Ane Zuazubiskar, Asier Ugarte eta Eneko Zuberogoitia ikasleek 1.200 euroko saria eskuratu dute "Jorrai" izeneko bideoarekin.

'Amerikanuak' liburuaren 40. urteurrenaren harira, jardunaldi berezia antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

William Douglassek eta Jon Bilbaok 1975ean idatzitako Amerikanuak liburu mugarriaren 40. urteurrenaren harira, jardunaldi berezia antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak abenduaren 9an: "Amerikanuak 40 urte. Vascos: imágenes y representaciones". Topaketan parte hartuko dute William Douglas idazleak berak, unibertsitate desberdinetako ikerlariek eta diasporako ordezkariak. Ekitaldia irekia izango da, eta Aretxabaletako campusean egingo da.

Hezkuntzako eta Ikus-entzunezko Komunikazioa graduetako ikasleek elkarrekin hartuko dute parte EDITen, Europako bideo jaialdian.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko gradu desberdinetako ikasleek elkarrekin hartuko dute parte Europa mailako EDIT Educational Video Challenge jaialdian. Abenduaren 1ean, hezkuntzari buruzko lau minutuko bideoak egin beharko dituzte lehen mailako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetako ikasleek eta bigarren mailako Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasl

Kirol-hezitzaile izateko integrazioan eta inklusioan oinarritutako ikastaroa jarri du abian MUk.

Kirol-esparruan pertsona anitzekin eta zenbait testuingurutan lan egingo duten profesionalak prestatzea izango du helburu urtarrilean martxan jarriko den ikastaroa. Etzi, eguena, informazio-saioa izango da Aretxabaletako campusean.

Kirol integraziorako eta inklusiorako erreminta gisa, eta bizi-kalitatean hobetzeko tresna gisa, Mondragon Unibertsitateak Kirol-hezitzaile aditua izeneko ikastaroa jarriko du martxan urtarrilean. Prestakuntza berritzaile horrek kirol-esparruan pertsona anitzekin eta zenbait testuingurutan lan egingo duten profesionalak prestatzea du helburu. Horrela, pertsonaren garapen osoa sustatu nahi da, ikuspegi soziala duen hezkuntza inklusiboaren markoan.

Informazio-saioa egubakoitzean, Aretxabaletan

Erakundeetako ordezkariek aurkeztu dituzte Gradu Bukaera Lanetan egiteko proiektu proposamenak Ikus-entzunezko ikasleen aurrean.

Erakunde eta enpresa desberdinetako ordezkariak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera etorri dira Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleen aurrean euren Gradu Bukaerako Lanen (GBL) proposamenak aurkeztera. Aretxabaletako campusean egindako ekitaldian, 4. mailako ikasleek aukera izan dute ezagutzeko enpresa eta erakundeek, ikasleekin elkarlanean, aurtengo ikasturtean egin nahi dituzten Gradu Bukaerako Lanak.

Hurrengo urratsak ikasleek eurek emango dituzte, hain zuzen ere, gaur entzundako proiektuak baloratu eta preferentziaren arabera zerrendatuta aurkeztu beharko dutelako. Ondoren, abenduaren 1ean, euren gustukoen proiektuaren defentsa egin beharko dute ikasle eta tutoreen aurrean. Geroago, abenduaren 11n, proiektuen behin betiko esleipena egingo da. 

Telebista erreportaje bihurtu dituzte Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren bosgarren edizioaren hainbat gai.

Euskal Kulturgintzaraen Transmisioa (EKT) aditu tituluaren bosgarren edizioa ardatz hartuta, Goiena Komunikazioak 25 minutuko iraupena izango duten zazpi erreportaje ekoiztu ditu Goiena telebistarako. Ikus-entzunezkoen emisioa hasiko da urriaren 15ean, eta zazpi aste jarraietan botako dituzte gaueko 22:00etan hasita. Gainera, telebistan bota ahala, ikus-entzunezkoak Interneten jarriko dituzte denon eskura.

Páginas

Suscribirse a RSS - huhezi