"Loreak", Aitor Arregi MONDRAGON UNIBERTSITATEko irakasle eta filmaren gidoilari eta produktorean filma, Oscarretarako bidean.
Aitor Arregi Ikus-entzunezko Komunikazio graduko irakasleak parte hartutak Lorea filmak Espainia ordezkatuko du Oscarretarako lehian. Jon Garaño eta Joxe Mari Goenagak zuzendutako filman MONDRAGON UNIBERTSITATEko Aitor Arregi irakasleak ko-produktore, ko-gidoilari eta bigarren grabazio unitatearen arduradun lanak egin ditu. 2016ko urtarrilaren 14an jakingo da Oscarretako finalera iristen den euskarazko filma.
Loreak mundu osoko filmekin lehiatuko da ingelesez besteko hizkuntza batean egindako filmen atalean. Orain, AEBetako zinema akademiaren galbahea pasatu beharko du filmak, atal horretan zer film lehiatuko diren erabakitzeko. 2016ko otsailaren 28an banatuko dituzte Oscar sariak.
Gogoratu, Loreak-ekin batera, Carlos Vermuten Magical Girl eta Gracia Querejetaren Felices 140 lanak aukeratu zituen Espainiako Zinema Akademiak. Erakundeak gaur jakitera eman duenez, azkenean, euskal filma aukeratu du Hollywoodera bidaltzeko.
Moriarti ekoiztetexearen filma iazko Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten arrakasta handiarekin.
Iturria:mondragon.edu
171 visualizaciones