Euspot-en sari nagusia bi talderendako izan da aurten.

Gazteen artean eta sare sozialetan arrakasta izan du Euspot lehiaketak, eta sorpresarekin bukatu da, gainera; izan ere, jasotako lanen kalitatea dela-eta, sari nagusia bi talderen artean banatu da: 'Euspotter' (Heidi Otadui eta Yago Mateo donostiarrak) eta 'Pintxo pote bat, hamaika istorio' (Charlie Boy Team, MUko Elgoibar, Durango, Aretxabaleta eta Oñatiko ikasleek osatutako taldea) izeneko iragarkiak. Arratsaldean egin dute sari banaketa ekitaldia, Aretxabaletako Arkupe kultura etxean.

Lanen kalitatearen erakusgarri izan da sari nagusian emandako berdinketa, eta saria erdi bana egin da, beraz: talde bakoitzak 500 euro poltsikoratu ditu.

Irakasleen prestakuntza ardatz hartuta, maiatzaren 15ean egingo da, Eskoriatzako campusean, "Hezkuntza berrikuntza" jardunaldiar

Maitzaren 15ean egingo da Eskoriatzako campusean, "Hezkuntza berrikuntza" jardunaldiaren bigarren edizioa. Eskola munduko eragileak biltzea, hezkuntza arloan esperientziak trukatea eta berrikuntza sustatzea xede dituen ekitaldia, hurrengo lelopean egingo da: "Irakasleen prestakuntza: eraldaketa bilatuz. Beharrak, erronkak eta esperientziak". Ekitaldiak sarrera irekia izango du, eta maiatzaren 12ra arte egongo da aukera izena emateko.

Euspot 2014 abian da: Hirugarren edizioak pintxo potea eta euskara izango ditu hizpide.

HUHEZIko (MU) Komunikazio Departamentuak, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa Koop. Elkarteak Euspot izeneko euskarazko spot lehiaketaren hirugarren edizioa jarri dute martxan

EUSPOT lehiaketa bi helbururekin sortu zen 2012an: hutsune bat bete ikus-entzunezkoen eta euskararen sorkuntzaren arloan, eta bestetik, euskararen erabilera bultzatu esparru guztietara. Hain justu ere, lehiaketan parte hartuko duten spot horiek herritarren arteko ahozko harremanetan euskararen erabilera bultzatu beharko dute.

European Teacher Education Network-en urteko biltzarrean hartuko du parte MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko hiru ordezkarik esku hartuko dute Europako Hezkuntza Fakultateen Elkarteak (ETEN. European Teacher Education Network), Alemanian, antolatu duen urteko biltzarrean. ETEN Annual Conference 2014 egingo da apirilaren 3tik 5era, Leipzig-en, eta bertan, besteak lan batzuen artean, MUko ikerlariek egingo dituzte hiru aurkezpen jorratzeko nazioartekotzea, praktika gogoetatsuak eta hezkuntzarako teknologien gaiak

Asier Altunaren 'Zela Trovke' lanak irabazi du Huhezinemako sari nagusia.

Jaialdia ostiral arratsaldez burutu zen eta Itziar Atienza eta Sara Cozar aktoreek gidatu zuten ekitaldia. Sail Ofizialeko lan guztiak proiektatu ondoren, zazpigarren edizioko sari banaketa egin zen.Ostiral arratsaldez egin zen sari banaketa Aretxabaletako Arkupe aretoan. Bertan, finalera iritsi diren film laburrak ikusteko aukera izan zen eta ondoren ekin zitzaion sari banaketari.VII. edizio honetan Asier Altunaren film laburrak irabazi du aurtengo Huhezinemako sail ofizialeko sari nagusia, Goiena Saria.

Huhezinemak izan badauzka jada 2014ko irabazleak.

Pasa den ostiralean, martxoaren 28an, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean Huhezinema Jaialdiaren 2014. edizioko sari-banaketa ekitaldia egin zen. Maialen Belokik, Anari Alberdik eta Jon Garañok osatutako epaimahai ofizialak sei film labur saritu zituen.  Lehiaketa ofizialari dagokionez, euskarazko film labur onenaren saria Asier Altunaren Zela Trovkek jaso zuen, epaimahaiaren sari berezia Lander Camareroren Political story-rentzat izan zen, eta Vertigo saria Alberto Gastesiren Alejandra filmak jaso zuen.

Bertigoa nagusi aurtengo Huhezinema jaialdian.

‘Gainditu bertigoa!’ leloarekin iritsi zaigu Huhezinemako zazpigarren edizioa. Film bat sortzeak eman dezakeen bertigoari aurre egin behar zaiola aldarrikatu nahi izan da aurtengo mezuarekin. Ikus-entzunezko ikasleen lehiaketa ekitaldiak eman dio irekiera Film Laburren Jaialdiari. Atzotik ostiralera bitartean Huhezinema martxan izango da.

Aretxabaletako Arkupe aretoan giro goxo eta atsegina sortu zen atzo,  Huhezinemako lehen egunean. Goizean, MUko Ikasleen lehiaketan 12 film laburrek hartu zuten parte: fikziozkoak eta dokumentalak. Aniztasun handia egon da lanen artean eta bertaratu direnek botoa emateko aukera izan dute ostiralean banatuko den ikusleen sarirako.

Zazpigarren Huhezinemaren sariak banatuko dituzte.

Hilabeteetako prestaketa lan gogorren ostean, gaur, egubakoitza, Huhezinema jaialdiko sail ofizialeko hamahiru film laburrak erakutsiko dituzte 17:00etan hasita, eta 20:30etan hasiko da sari banaketa, Aretxabaletako Arkupe kultura etxean. Sara Cozar eta Itziar Atienza aktore ezagunek aurkeztuko dute gaur iluntzeko gala. Sarrera doakoa eta edonor joan daiteke.Jone Amonarriz eta Eneko Sagardoy ikasleek aurkeztu zuten ikasleen lanen emanaldia Arkupen.

Aukeratuak jada Huhezinemaren 14 finalistak.

Epaimahaiak eman du aditzera jada Huezinemaren VII.edizioko finalisten zerrenda. Aurten 134 film labur jaso dituzte orotara, horietatik 30 euskara hutsean ekoitzitakoak, aurreko urteko marka hautsiz.  Lehiaketa ofizialerako 118 lan jaso dira, fikziozkoak, dokumentalak, esperimentalak, animaziozkoak eta genero nahasketak.  MUko ikasleen lehiaketatan, berriz, 16 izan dira aurkeztutako film laburrak, fikziozkoak, dokumentalak eta bideoklipak.

Páginas

Suscribirse a RSS - huhezi