Abian da kooperatibagintzan aditu-tituluaren zortzigarren edizioa.
Kooperatibagintzaren gainean lan egiten eta ikertzen duen gunea da LANKI, eta formazio kooperatiboaren alorrean MONDRAGONeko Gestio Sozialarekin elkarlanean dihardu. Aurten antolatuko du, zortzigarrenez, kooperatibagintzan aditu-titulua, urriaren 16an hasiko dena.Kooperatibagintzan aditu-tituluak ikasleari kooperatibagintzan ezagutza sakona eskaintzen dio. Kooperatibismoa bultzatzeko eta biziberritzeko pertsonak prestatzeko kurtsoa da. Erramintak eskaini nahi dira kooperatibismoa aktibatzeko eta indartzeko. Oso aproposa organo sozial eta exekutiboetako kideentzako, lehendakarientzako, eta orohar, kooperatiban proiekzioa izan dezakeen edonorentzako, edota gai hauekiko interesa dutenentzako.
Ikastaroaren edizio berri hau urriaren 16an hasiko da eta interesa izanez gero, LANKIn aurkitu ahal izango da informazio guztia.
Iturria: TULANKINDE.com
151 visualizaciones