Maiatzaren 13an, ostiralez, 'Berrikuntza' jardunaldiaren 3. edizioa egingo du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Eskoriatzan.Hezkuntza testuinguru eraldatzaileak: bizipenak eta erronkaklelopean, eta, goiz osoan zehar, hezkuntza arloko profesionalek aukera izango dute esperientziak partekateko eta adituen hitzak partekatzeko.
Maiatzaren 4an hasita, eta lau asteazkenetan jarraian, 'Kirol-hezitzailea eta kulturartekotasuna' ikastaroa eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Ikastaroa dago zuzenduta kirol zein hezkuntza esparruko profesionalentzat, eta apirilaren 29ra arte dago aukera izena emateko.
Ikastaroaren helburua da erantzutea kirol eta hezkuntzan jarduten dute profesionalek askotan dituzte zalantzak: zeintzuk dira kontzeptu gakoak kirol-hezitzailean? Zer hartu behar da kontuan testuinguru kultur anitzetan? Zein irizpide nagusi eduki behar dira kontuan esku-hartzean?
Aitor Gametxok irabazi du Huhezinema 2016kko sari nagusia. Atzo, martxoak 18, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean egindako proiekzio eta sari banaketa ekitaldian, gainera, banatu ziren, beste batzuen artean, Vertigo saria, Ikasleen saria eta Basque Culinary sariak. MONDRAGON UNIBERTSITATEko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen duten sariketa eta aurtengoa 9. edizioa izan da.
Irabazleak 2016
Sail ofiziala, Goiena saria: Bere bizitzetako bat (Aitor Gametxo).
Aurtengo edizioaren leloa Zinemaren zirrara izango da, eta egilea IKO 4. mailako Elena Canas ikaslea izan da.
Egilearen hitzetan, leloa jaialdiak sortzen dituen sentimenduekin lotuta doa: Zirrara iruditu zitzaigun Huhezinemak igortzen diguna azaltzeko hitz egokiena. Izan ere, guk zinemaren zirrara bizi eta sentitzen dugu".
Dena prest dago martxoaren 9an egingo den Komunikaldia jardunaldiaren 11. edizioarako. "Nola eman aterabidea egindako ikus-entzunezkoari?" izenpean, ikus-entzunezko komunikazio esparruko profesionalek eta ikasle ohiek partekatuko dituzte bizi izandako lan esperientziak. Jardunaldia egingo da Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean; ekitaldi irekia da, baina interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen du Komunikaldia.
Pasa den ikasturtean Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) aditu tituluaren 5. edizioa eskaini zuen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Orain, Goiena komunikazio taldeak bildu egin ditu aditu titulu hartan sortutako eduki aipagarrienak telebista-erreportaje sorta batean.
Jon Berezibar Goienako kazetariak Goiena komunitateko blog batean bildu ditu EKTri buruz egindako erreportajeak.
Lehiaketaren helburua da publizitate arloan euskararen erabilera hedatzea da eta euskaraz lan egiteko gai izango diren profesionalen harrobi lana egitea.
Ezagutzera nator! izeneko telebista saio ekoitzi dute Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek. Goiena telebistaren elkarlanean egindako saioak 9 atal ditu eta atal bakoitzean landuko dute Debagoieneko herri bat. Ikasleak lau laguneko taldetan antolatu dira 25 minutuko saioak egiteko.
Huheziko ikasleek Ezagutzera nator! saioa estreinatuko dute gaur, eguena, Goiena telebistan. 22:00etan izango da emisioa. Gaurko saioa Aramaiori eskainitakoa izango da. Josu Urrestarazu aurkezlea Juanito Saizarrekin, Lierni Altunarekin, Mikel Bengoarekin eta eskolako ikasleekin egongo da.
Liburu "oso gomendagarrien" bilduma egiteko, Haur Liburu Mintegiak irakurri ditu euskarazko 1.614 liburu. Horietatik 687 jatorriz euskarazkoak dira eta beste guztiak itzulitakoak. Guztira, 192 liburu aukeratu eta komentatu dira gidan.