Universitat de Vic–Central de Catalunya eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikerlariak Bilbon elkartuko dira III.

Urriaren 23an, Bilboko Bilbao Berrikuntza Faktorian egingo den III. Ikerketa jardunaldian, Universitat de Vic–Central de Catalunya eta MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileek hainbat bilera eta lan-saio egingo dituzte hezkuntzako berrikuntza eta esku-hartzearen ikerketari buruzko gaiak jorratzeko.

Egun osoko jardunaldiarekin, hurrengo helburuak betetzea espero dute bi unibertsitateetatik bildutako ikerlariek:

  • Universitat de Vic–Central de Catalunya eta MONDRAGON UNIBERTSITATEAn hezkuntzako berrikuntza eta esku-hartzeari buruz lanean ari diren ikertzaileen lanak ezagutaraztea eta protagonisten artean esperientziak trukatzea.
  • Indartzea bi unibertsitateek batera sustengatzen duten doktorego programa eta bi erakundeen arteko lankidetza.
  • Doktoregaiak trebatzea ahozko zein idatzizko komunikazioan.
  • Bide ematea doktoregaiek eta doktorego-programara atxikitako ikertaldeetako ikertzaileek ikerketa-esperientziak parteka ditzaten.
  • Bultzatzea bi unibertsitateen arteko ikerketa proiektuak.

Doktoregaien aurkezpenak, ikerlarien arteko mintegiak eta bilerak egiteaz gain, bi hitzaldi nagusi emango dira Bilbao Berrikuntza Faktorian: batetik, Pili Sagasta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileak Del texto divulgativo a la producción científica: lecciones aprendidas izeneko hitzaldia emango du. Bestetik, Toni Tort Universitat de Vic–Central de Catalunyako ikertzaileak Tendencias internacionales en los estudios de doctorado gaia jorratuko duen eztabaida zuzenduko du.

Bi unibertsitateen artean antolatzen den hirugarren edizio honetan, guztira, 25 ikertzaile elkartzea espero dute.

Iturria:mondragon.edu

 

like0

129 visualizaciones