5. edizio honetan berrikuntzak izango dira eta hala, saio presentzialak hilean behin emango dira, asteburuetan. Ikasturtean zehar, euskal kulturaren izen ospetsu askok hartuko dute parte.
Sarean jarri da, denon eskura, 2013. urteko Haur eta gazte literatura irakur gida. Liburuxkak 50 orri ditu eta, bertan, 60tik gora liburu aztertu eta sailkatu dituzte. 2011. urtetik hasita, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak kaleratzen du irakur gida.
Berrikuntzak dakartza 2014ko urrian hasiko den Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 5. edizioak. Batetik, saio presentzialak hilean behin emango dira, modu trinkoan, asteburuetan. Bestetik, hizlariekin hartu-eman sakonagoa izateko aukera egongo da. Aurreko edizioetan bezala, oraingoan ere, euskal kulturaren ordezkari ezagunek hartuko du parte Mondragon Unibertsitatearen Eskoriatzako campusean egingo diren saioetan.
Euskal Kulturgintza Transmisioa ikastaroetan, hizlari arituko dira Juan Jose Ibarretxe eta Jesus Egiguren ere.
Joseba Sarrionandiak 1985ean Euskal Herritik ihes egin zuenetik, ez da itzuli. Hori dela eta, poz agertu dute antolatzaileek idazleak gonbita onartu duenean. Dena den, nabarmendu dute "tramite batzuk" dituela oraindik egiteko.
Beñat Floresek, Aitana Duque eta Maider Juaristirekin batera, Kimu Berri lehiaketako sari nagusia irabazi du. Hirukoteak aurreskuaren inguruko ikerketa lana burutu du, eta dantza hori oinarri hartuta ikus-entzunezko bat sortu dute. Eusko Jaurlaritzaren kultura sailerako egindako proiektua da, eta ondare ez materiala lantzea dauka helburu, besteak beste.
Bi berrikuntza nagusi izango ditu tituluak datorren urtetik aurrera. Batetik, Bilbon eskainiko da, Bilbao Berrikuntza Faktorian. Eta bestetik, ohiko materiez gain, tarte berezia hartuko du beste gai batek: komunikazioan erakundeek izan behar duten hizkuntza-politikak.
Aurreko bi edizioak Debagoienean egin eta gero, Bilbora doa Komunikazioa erakundeetan aditu titulua, hain zuzen ere, Mondragon Unibertsitateak hiriaren erdian duen egoitzara, Uribitarte kaleko Bilbao Berrikuntza Faktoriara. Bertan izango dira, 2014ko urriaren 2tik aurrera, graduondoaren aurrez aurreko eskola guztiak.
Un total de 13 proyectos compitieron en el marco de la 1ª edición del Concurso de Proyectos Audiovisuales destinado a los alumnos del Departamento de Comunicación de la Facultad de Humanidades y Ciencias de la Educación de MONDRAGON UNIBERTSITATEA, que se desarrolló el pasado día 20 de junio en el campus de Aretxabaleta.
Este concurso se integra en el programa de trabajo de KIMU BERRI, iniciativa de fomento del emprendimiento en Debagoiena, y está dirigido a los alumnos de 4º año del Grado de Comunicación Audiovisual.
Los 13 proyectos de fin de Grado fueron objeto de evaluación por parte de un jurado compuesto por representantes de empresas e instituciones, quienes seleccionaron los tres proyectos acreedores a los premios financiados por KIMU BERRI.
Un total de 13 proyectos competirán en el Concurso de Proyectos Audiovisuales destinado a los alumnos del Departamento de Comunicación de la Facultad de Humanidades y Ciencias de la Educación de MONDRAGON UNIBERTSITATEA.
Este concurso se integra en el programa de trabajo de KIMU BERRI, iniciativa de fomento del emprendimiento en Debagoiena, y está dirigido a los alumnos de 4º año del Grado de Comunicación Audiovisual.
Los 13 proyectos de fin de Grado serán objeto de evaluación por parte de un jurado compuesto por representantes de empresas e instituciones, quienes seleccionarán los tres proyectos acreedores a los premios financiados por KIMU BERRI.
Atzo, ekainak 4, banatu ziren Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean, EikenTalent 2014 ikus-entzunezko proiektu berrien lehiaketaren sariak. Lehiaketaren edizio honetan, Lohitzune Amatriak eta Paula Besgak eta Leire Berturenek, azken bi horiek Mondragon Unibertsitateko ikasle ohiak, jaso zituzten sari nagusiak.
Ekainaren 4an, EikenTalent 2014 ikus-entzunezko proiektu eta ideien sari banaketa ekitaldia egingo da Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean. Eikenek (Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra) bultzatzen du EikenTalent lehiaketa, eta bere xedea da sustatzea gazte unibertsitarioen artean ekintzailetasuna eta enplegua.