Leartiker La Seu d´Urgelleko Fira de Sant Ermengol azokan egon da.

Urriaren 15 eta 16an Pirineotako gazta artisauen azoka izan da La Seu de Urgellen. Hainbat gaztagile artisauek parte hartu dute bertan eta 12 kategoria desberdinetan banatu dira sariak. Malen Sarasua epaimahaikide izan da behi gazta bigunak eta tupi gazta zaharren kategorian. Dibertsifikazioaren aldeko apustu garbia ikusten da gazta artisauen sektorean.

Helburu horrekin lotuta dagoen INNOLACT proiektu europearreko bazkide da La Seu d´Urgell-eko Udala. Proiektu horren baitan egon da Leartiker asteburuan Fira de Sant Ermengol azokan. Idiazabalgo Udala eta Escuela Agraria del Pirineu ere proiektuko bazkide dira eta bertan izan dira.

Azokako irekiera ekitaldian aipamen berezia egin zion La Seu d´Urgelleko alkateak Leartikerri eta Innolact proiektuari.

Innolact proiektua FEDERek finantzatu du %65ean INTERREG V-A (Espainia-Frantzia-Andorra) programaren bitartez.

Iturria: LEARTIKER.com

 

like0

Viewed 108 times