Produktu eta proiektu berriak aurkeztu ditu LEARTIKERek K azokan.
Leartiker K azokan (Dusseldorf, Alemania) egon da urriaren 19tik 26ra bitartean. Bertan produktu, zerbitzu eta proiektu berriak aurkeztu ditu.
Plastiko eta kautxu industriako azoka garrantzitsuena da K azoka. 59 herrialdetako 3.000 expositore bildu ziren bertan plastiko eta kautxuari dagozkion azken berrikuntzak ezagutzeko.
Leartikerrek Mymat-en (www.mymatsolutions.com ) 3D inpresiorako filamentu berriak aurkeztu ditu. Horrez gain, nazioarteko ondorengo ikerketa proiektuen berri emateko aukera izan du azokan:
Health LSR: silikona likidoa oinarri hartuta (LSR) polimeroen arloko enpresek osasunaren sektorerantz dibertsifikatzea da proiektuaren helburua. FEDERek %65ean finantzatutako proiektua da, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren bitartez.
Aerocar: aeronautika eta automazio sektoreen arteko transferentzia teknologikoa lortzea da proiektuaren helburua. FEDERek %75ean finantzatutako proiektua da, Interreg Sudoe programaren bitartez.
TEP (Technological Entrepreneurship Program): nazioarteko gazteei zuzenduriko programa honetan, polimeroen espezializazioko trebakuntza eta oinarri teknologikodun enpresak sortzeko gaitasunak landuko dira. Ondoren, polimeroen teknologian oinarrituriko proiektu bat garatuko dute partehartzeileek.FSEk %60an finantzatutako programa da.
Harrera ona izan du Leartikerrek azokan.

Iturria: leartiker.com
Viewed 118 times
