Leartikerrek kardiopatia iskemikoei bideratutako zelula amak dituen biologia-gailu bat landuko du BRAV3 nazioarteko proiektuaren baitan
Leartikerrek ibilbide berri bat hasten du BRAV∃ proiektuan parte hartuz. Proiektua Nafarroako Unibertsitateko Klinikak lideratzen du eta Europako Kontseiluak finantzatuta dago, Horizonte 2020 (H2020) Programaren barruan. Europako hainbat herrialdeetako (Alemania, Holanda, Belgika, Portugal, Irlanda, Italia eta Espainia) 14 erakundek osatzen dute proiektu horren partzuergoa: hiru ospitale, lau unibertsitate, bi ikerkuntza institutu, teknologia zentro bat, bi enpresa (horietako bat multinazionala), medikuntza-elkarte bat eta aholkularitza bat.
BRAV∃ proiektua nazioarteko ikerketa bat da eta bere helburua kardiopatia iskemikoa duten pertsonek beraien bihotzaren funtzionalitatea berreskuratzea da, bihotz-ehunaren birsorkuntzaren bitartez. Horretarako, proiektuan zehar, (BioVAD) biologia-gailu bat landuko da, aurreratua eta pertsonalizatua, bentrikuluei laguntza emango diena eta gaixoari babes funtzional iraunkorra eragingo diona.
BRAV∃ diziplinarteko proiektua da, 3D inprimatzearen azken berrikuntzak, biomaterialak eta zelula amak bateratzen dituena, modelaketa konputazionalak duen gaitasunarekin datu kardiakoetan oinarritutako diseinu biomimetiko eta pertsonalizatua emateko. Emaitzak azkar jartzea funtsezkoa da: partzuergoak giza fisiologiaren hurbileneko eredu kardiobaskularra erabiliko du, txerria, emaitza denbora tarte errealista baten lortu ahal izateko. Proposatutako proiektuak aurrera pauso bat ez ezik gehiago ere eman nahi ditu: moldaketa konputazionala erabiliko da lehen aldiz giza tamaina duen (BioVAD) gailu heldu bat sortzeko, eta eredu prekliniko garrantzitsuenean probatuko da.
BioVAD biologia-gailua
Egun bentrikuluen laguntzarako erabiltzen diren gailuak (VAD) bizitzak salbatu dituzte dudagabe. Halere, medikamentuekin gertatzen den antzera, ez dute azpiko arazoa konpontzen: funtzionamenduan dagoen bihotz-muskuluaren kopuruaren murrizketa. Epe luzeko medikuntza-arazo hori konpondu ahal izateko birsortze oso baten ikuspuntutik egin behar da: 1. Miokardio funtzional berri bat, 2. Uzkurdura adierazgarri bat sortzeko gai izatea, 3. Indarren sortze eraginkorra (ponpaketa), 4. Dagokion tokian gaixoaren arabera (pertsonalizatua), 5. Baskularizazioa, 6. Fisiologia heldua, 7. Sinkronia elektrikoa (arritmiarik gabe) eta 8. Kirurgia inbasio gutxienarekin. BioVAD erabateko irtenbidea izango da, muskulu berria behar den tokian hornitzeko eta bihotzaren funtzioa hasierako egoerara berreskuratzeko diseinatua. Ikuspuntu bakar horrek terapia farmakologikoaren eskaera eta mediku-arreta murriztuko ditu.
Iturria: leartiker.com
Viewed 70 times
