Leartikerrek kautxuen karakterizazio eta simulazioaren inguruko ikastaro aditua antolatu du.

Will Mars nazioarteko adituarekin elkarlanean, Leartiker zentro teknologikoak kautxuen nekearen inguruan formakuntza espezializatua antolatu du, otsailaren 17tik 21erako astean zehar ospatzen ari dena.

Nekearen karakterizazioa eta simulazioa espezializazio bat da, non Leartiker erreferentea den europa mailan, eta arlo horretan lehenbiziko mailako ezagutza eta ekipamendua ditu.

Gainera, harreman estua dago zentro teknologikoaren eta Will Mars nazioarteko adituaren artean duela ia 10 urtetik. Harreman horri esker, formakuntza espezializatu hau antolatzeaz gain, karakterizazioaren metodologia berrien garapenean elkarlanean aritu dira eta nazioarteko foro ezberdinetan elkarrekin egindako lanak aurkeztu dituzte (azkena Indian).

Nekearen inguruko ikastaro espezializatu honetan inguruko ikertzaileak ari dira parte hartzen, baita kautxuaren industrian lan egiten duten Alemania eta Holandako teknikariak ere.

Iturria: leartiker.com

 

like0

Viewed 46 times