Komunikaldiak, etorkizunera begira.

“Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi dut. Eta orain zer?” izenpean antolatu ditu aurten Komunikaldiak Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko komunikazio departamentuak.

Bederatzigarren edizio honetan, gaia ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari diren ikasleei bereziki zuzendutakoa izan da, etorkizunera begira dituzten beldurrei, asmoei eta galderei erantzuteko. Amaia Pavon Komunikaldietako antolatzaileak eta HUHEZIko irakasleak adierazi zuenez, “helburu nagusia izan da erakustea badagoela aukera norberak bere bidea zein den erabakitzeko eta norberak bere proiektuen aldeko apustua egiteko”.

Etorkizunerako lan aukeren inguruan jardun dute Garaian.

Komunikaldiak ekimenaren bederatzigarren edizioa ospatu da gaur, hilak 26, Garaia Berrikuntza Gunean.  Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazioa departamentuak antolatzen duen ekitaldia da honako hau, eta aurten Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak eta ikasle ohiak izan dira protagonistak.  Izan ere, oraingo honetarako aukeratutako gaia "Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi dut. Eta orain zer?" izan da. 

Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleen etorkizunaz ariko dira gaur Huheziko Komunikaldian.

Horixe izango dute hizpide Komunikaldian, gaur, 09:00etan hasita, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Ikus-entzunezko Komunikazioaren alorreko etorkizuneko lan aukeren gaineko informazioa zabaltzea, eta antzeko ikasketak egin dituzten gazteek abian jarritako ekintzailetasun eta lan-esperientziak bertatik bertara ezagutzea da helburua.IX. Komunikaldiaren kartela.

Hitzartu izeneko proiektu komunikatiboa sortu du HUHEZIko ikasle talde batek.

Hitzartu izena eman diote Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasle talde batek sortu duen proiektu komunikatibo berriari.

Hamar lagun ari dira egitasmoa bultzatzen, gehien-gehienak Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko lehen mailako ikasleak. Sustatzaileen helburua da, besteak beste, ikasleen arteko eta MUko fakultateen arteko harremana handitzea, bizitza unibertsitarioa suspertzea, intereseko informazioa zabaltzea, eta material didaktikoa trukatzea. Hori guztia, euskara ardatz hartuta.

Aurkeztu da Huhezinema euskal film laburren lehiaketaren 7. edizioa.

Ireki da epea lanak bidaltzeko Huhezinemara, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen duen euskal film laburren lehiaketara. Zazpigarren edizio honetan, ikus-entzunezkoak aurkezteko epea zabalik egongo da 2014ko otsailaren 14ra arte. Guztira, 4.000 euroko sariak banatuko dira irabazleen artean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako lau proiektu berritzaile egingo ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Ikasekin diru-laguntza deialdian, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hartu du ardura lau ikerketa berritzaile egiteko. Diputazioaren Landa garapenerako eta Turismoko departamentuak antolatutako deialdiaren xedea da sustatzea berrikuntza eta jakintza Gipuzkoan; horretarako, deialdiak gidatzen duen lema da Gipuzkoa, berrikuntzaren eta jakintzaren lurraldea.

Badira bagara dokumentalaren aurkezpena

Pasa den ostiralean, irailak 6, arratsaldeko 19:30etan, Tuterako Argia Ikastolari buruzko dokumentala aurkeztu zen Basque Culinary Centerren.

Ekitaldi honetan, Tuterako Argia Ikastolako kideetaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuko ordezkariak eta politika, kirok, kultura eta komunikazio munduko hainbat aurpegi ezagun izan ziren bertan.

Urriaren 3an hasiko da Aditukom MUn

Mondragon Unibertsitateak urriaren 3an hasiko du Komunikazioa Erakundeetan aditu tituluaren bigarren edizioa Aretxabaletako campusean. Lizentziadun berriei eta lanean ari diren pertsonei zuzendua egongo da. Bederatzi hilabeteko ikastaroa izango da eta ostegun arratsaldetan emango da euskaraz. Matrikulatzeko azken eguna berriz, irailaren 30a izango da.

Familiaren, immigrazioaren eta pertsona desgaituen eginkizuna aztertu dute MUk antolatutako jardunaldian

Mondragon Unibertsitateak eta Universitat de VICek alor horretan aitzindaria den baterako doktoretza eskaintzen dute, “Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan” izenburupean. Zentro bietako irakasleen parte hartzearekin, hitzordua Aretxabaletan izan da gaur, ostirala.

Páginas

Suscribirse a RSS - huhezi