MUk ikus-entzunezko komunikazioan espezializaturiko Campusa inauguratu du Aretxabaletan

Ekitaldi xumea, dinamikoa eta dotorea antolatu du Mondragon Unibertsitateak Aretxabaletako Campusa inauguratzeko. 'Sormena, berrikuntza eta ekintzailetasuna' garatzeko asmoarekin sortu da ikus-entzunezko gradua, eta gaurko ekitaldiak balio izan du Campuseko irakasle eta ikasleen sormena praktikan jartzeko.

Inauguratu dute MUren Aretxabaletako campusa.

Gaur, eguaztena, inauguratu dute 2012-2013 ikasturte hasieran ateak irekitako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatearen Aretxabaletako campusa. 100 bat lagun elkartu dira ekitaldian: Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Aretxabaletako Udaleko eta MUko eta Huheziko ordezkariak, tartean. Agintarien hitzaldiekin hasi da ekitaldia, eta bertaratutakoek campuseko instalazioak bisitatu dituzte ostean. Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua eta zenbait graduondoko hartzen ditu campus berriak, iazko irailetik.

Estructurar fundazioko hiru kidek HUHEZI bisitatu dute.

Ana Leonor Rueda, Olga Villamizar eta Jorge Cortissoz Estructurar fundazioko kideak dira, eta aste honetan Kolonbia utzi eta Euskal Herrian izan dira, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea bisitatzen, batez ere Hezkuntza programa.Euren bisitaren helburua izan da HUHEZI ondo ezagutzea, baina aprobetxatu dute bailarako beste erakunde batzuk ere bisitatzeko, hala nola Lanki, Alecop, Otalora,

Banatu dira Huhezinema sariak

Huhezinema Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen euskal film laburren jaialdia da. Seigarren edizioa izan da aurtengoa eta genero ezberdinetako film laburrek hartu dute parte finalean. Sari banaketa atzo izan zen Aretxabaletako Arkupe kultur aretoan.

Antolatzaileek Huhezinemaren emaitza bikaina izan dela eta oso gustura daudela adierazi dute. Era berean, ikus-entzunezko laburren maila oso altua izan dela baieztatu dute bertaratu direnek. Saritu guztiei otar eder bana eman zaie. MUko ikasleek antolatutako luntx batekin amaitu zen ekitaldia.

Hizkuntza paisaia aztertuko dute Aretxabaletan

Huheziko ikasle talde batek hizkuntza paisaiaren gaineko ikerketa bat eramango du aurrera datozen hilabeteotan Aretxabaletan. Proiektua Loramendi euskara elkartearena da.

"Jarduera soziokulturalak eta proiektuen kudeaketa izena duen ikasgaian boluntario lana egingo dute ikasleek, eta, kasu honetan, Loramendi elkartea aukeratu dute. Guk proiektua geneukan buruan bueltaka, eta haiek garatuko dute". Hala adierazi du Josu Rezola euskara elkarteko kideak.

Koldo Almandoz garaile, Huhezineman

Langilea egunero joaten da fabrikara lanera. Eginbehar zehatz bat egin dezakeen langile bakarra da. Egunero makinak pizteko zeremoniari ekin, eta bere lan zehatz eta monotonoari helduko dio. Gaur, ordea, erabaki bat hartu du.

Horixe da Koldo Almandoz donostiarraren Deus et Machina film laburraren sinopsia, zenbait kritikok apokalipsiaren gaineko hausnarketa poetiko moduan ere definitu izan dutena. 

Eta film labur horixe da aurtengo Huhezinemako lehiaketa ofizialeko sari nagusia eskuratu duena: Goiena saria, 1.500 eurokoa. Euskarazko lan onenari ematen zaion saria da hori, hain justu ere.

Markos Goikolea iruñearrak irabazi du Euspot 2013ko lehiaketa

Atzo, asteartea, Euspot Euskarazko Spot Lehiaketaren sariak banatu ziren, eta ekitaldia Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan.  Aurten 22 lan aurkeztu dira guztira, Euskal Herri osoko txoko ezberdinetakoak.  Lehenengo edizioarekin alderatuta 'kalitateak gora egin du eta parte-hartzea nabarmen hazi da', adierazi dute Euspot lehiaketako antolatzaileek. Izan ere, iaz  9 lan aurkeztu ziren eta aurten 22 lan lehiatu dira sari nagusia eskuratzeko. Kalitateak ere gora egin du, eta 'lan oso dotoreak eta askotariko estilokoak aurkeztu dira'.

Ikaskide jardunaldien hirugarren edizioa HUHEZIn egingo da

Apirilaren 19an izango da eta aurtengo gaia, “IKASARE. Ikaskidetzan oinarritutako Konpetentzien garapen eredua” izango da. Ikaskide proiektuak hiru hezkuntza erakunde biltzen dira: Mondragon Unibertsitateako HUHEZI fakultatea, ERKIDEko irakaskuntza arloko taldea eta Euskal Herri osoko hainbat ikastetxe.

Datorren apirilaren 19an egingo den jardunaldiaren programa hauxe izango da:

08:45 Harrera. Material banaketa

09:00 Agurra. Nekane Arratibel / Patxi Olabarria

09:30 Hitzaldia. Antonio Bolivar, Granadako Unibertsitatea: “Comunidades profesionales de aprendizaje”.

11:00 Kafea 


Páginas

Suscribirse a RSS - huhezi