Telebista erreportaje bihurtu dituzte Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren bosgarren edizioaren hainbat gai.

Euskal Kulturgintzaraen Transmisioa (EKT) aditu tituluaren bosgarren edizioa ardatz hartuta, Goiena Komunikazioak 25 minutuko iraupena izango duten zazpi erreportaje ekoiztu ditu Goiena telebistarako. Ikus-entzunezkoen emisioa hasiko da urriaren 15ean, eta zazpi aste jarraietan botako dituzte gaueko 22:00etan hasita. Gainera, telebistan bota ahala, ikus-entzunezkoak Interneten jarriko dituzte denon eskura. Erreportajeek sakonduko dute euskal kulturaren trasnsmisioak dituen erronketan; horretarako, baliatuko dituzte aditu tituluan izandako hizlarien berbak, betiere, horien ideiak bilduta hitz-gako jakinen bueltan. 

Hemen ikusi ahal izango dira EKTren bosgarren edizioari buruzko erreportajeak: http://goiena.eus/telebista/ekt

Iturria: MONDRAGON.edu

 

like0

180 visualizaciones