Amaitu da Huhezinema jaialdiaren hamargarren edizioa.

Gaur, martxoak 31, amaitu da Huhezinema jaialdiaren hamargarren edizioa. Urteurren borobilari amaiera borobila eman diote, izan ere, sari banaketa ekitaldian argi geratu denez, gutxienez beste hamar urte egiteko prest dago euskal film laburren jaialdia. Beti bezperako koplak piezak eraman du sari nagusia, Goiena saria.

AIC kalitate ziurtagiria lortu du Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiak.

Ziurtagiri horrekin Espainiako Asociación de la Industria del Cortometraje (AIC) erakundeak aitortu nahi izan du MONDRAGON UNIBERTSITATEko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikaslek antolatzen duten lehiaketak egin duen 10 urteko ibilbide ona. Jaialdiak gaur emango da jakitera aurtengo edizioko iragazleen izenak. Sari banaketa ekitaldia egingo dute, 20:00etan, Aretxabaletako Arkupe aretoan.

Berrikuntza askorekin egingo dute Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, martxoaren 29tik 31ra.

Martxoaren 29, 30 eta 31 egingo dute, Aretxabaletako Arkupe Kultur-Etxean, Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 10. edizioa. Ohiko lehiaketa eta proiekzio gain, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen duten jaialdiak berrikuntza asko izango ditu oraingo edizioan. Besteak beste, aurten estreinatuko ditu irudi grafiko eta atal berriak eta egingo dute aurreko edizioetako ikasle antolatzaileen bilkura.

Ikus-entzunezko Berrikuntzan Master Profesional berria eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilbon.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak master berri bat eskainiko du 2017-2018 ikasturtean: Ikus-entzunezko Berrikuntzan Master Profesionala (INNAV). Graduondo horretako parte-hartzaileek sortuko dituzte era guztietako eduki digitalak kasu errealekin lan eginez eta txertatuz berrikuntza teknikoak, sorkuntzazkoak eta antolakuntzazkoak. Masterra Bilbon emango dute, Bilbao Berrikunta Faktorian.

Eusko Jaurlaritzaren bikaintasun aitortza jaso du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikerketa talde batek.

Eusko Jaurlaritzak aitortu egin dio Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikerketa talde bati Euskal Sistema Unibertsitarioko ikerketa talde gisa aritzeko. Bikaintasun aitortza hori 2016-2019 epealdirako izango da, beti ere, hurrengo arloan jarduteko: Hizkuntzaren eta literaturaren irakaskuntza eta ikaskuntza: irakasleen hasierako eta etengabeko prestakuntza.

Ikasle talde batek egindako "Leihotik" film laburra estreinatuko dute Donostiako Trueba zineman.

Ikus-entzuneko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasle talde batek egindako Leihoak film laburra aukeratu dute Kresala Zineklubean proiektatzeko. Emanaldia egingo dute, martxoaren 20an, 19:30etan, Donostiako Trueba zineman. Nekane Muñoz, Irene Arin, Ana Urkola, Ane Alberdi, Paul Arzanegi, Ane Aierbe eta Maider Navarro ikaslee osatzen dute film laburraren lantaldea. 

Koop Fabrika programa lehen urratsak ematen.

Ekonomia eredu justuago eta jasangarriago bat sustatzeko formazioa programa da. Ekintzaileei, euren jarduna profesionalizatzea nahi duten elkarteei edo enpresa baten barruan proiektu berriak abiatu nahi dituztenei dago zuzenduta, eta aurten lehendabzikoz Gipuzkoako hiru eskualdetan garatuko da.

 

Otsailaren 13an, Jardunaldi Pedagogikoko bigarren mintegia egingo dute Eskoriatzako campusean.

Otsailaren 13an, astelehenarekin, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen duen Jardunaldi Pedagogiko bigarren mintegia egingo dute Eskoriatzeko campusean. Jardunaldia hasiko da 09:00etan, eta bertan parte hartuko dute, fakultateko ikertzaileekin batera, Juana Sancho eta Fernando Hernandez Universitat de Barcelonako Didàctica i Organització Educativa Departamentuko ikertzaileek.

Euspot lehiaketa aurkeztu dute gaur.

Seigarren euskarazko spot lehiaketa, Euspot, aurkeztu dute gaur, otsailak 8, Donostian, Aniztasunak aberastu egiten gaitu leloarekin. Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari Mikel Irizar, Aretxabaletako alkate Unai Elkoro, MUko ordezkari Goio Arana eta Arizmendi ikastolako eta Artemaneko ordezkariak elkartu dira.

Euspot lehiaketa aurkeztu dute gaur

Orriak

RSS - huhezi-rako harpidetza egin