Lehiaketa gaur egin da Nafarroako Parlamentuan. Mondragon Unibertsitateko ikasleak lehiatu dira Euskal Herriko beste unibertsitateetako ikasleen kontra.
Gaur aurkeztu du Mondragon Unibertsitateko Humanitate Hezkuntza Zientzien Fakultateak Eskoriatzako campusa berritzeko proiektu arkitektonikoa.
Aurkezpena egin dute Eskoriatzako campusean bertan, eta ekitaldian parte hartu dute Jose Ramón Zubizarreta Eskoriatzako alkateak, Begoña Pedrosa Humanitate Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak, Itziar Imaz eta Ibon Salaberria arkitektoek.
Eskoriatzako campusa berritzeko obrak hasiko dira 2019ko urtarrilean eta bukatuta egongo dira 2020-20121 ikasturterako. Proiektuak 6 milioiko aurrekontua du.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak sarean jarri du Haur eta gazte literatura irakur gida 2017. Liburuxkak 47 orri ditu eta, bertan, ume eta gazteei zuzendutako 164 liburu aztertu eta sailkatu dituzte. 1990. urtetik hasita, urtero argitaratzen dute gida.
Lanki Mondragon Unibertsitateko kooperatibismoaren ikertegiak antolatuta, kooperatibismoaren inguruko topaketa egin dute gaur Huhezi fakultatean, seigarrenez. Kooperatibak eta gizarte eraldaketa izan dituzte hizpide topaketa hauetan.