Ikus-entzunezko Berrikuntzan Master Profesional berria eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilbon.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak master berri bat eskainiko du 2017-2018 ikasturtean: Ikus-entzunezko Berrikuntzan Master Profesionala (INNAV). Graduondo horretako parte-hartzaileek sortuko dituzte era guztietako eduki digitalak kasu errealekin lan eginez eta txertatuz berrikuntza teknikoak, sorkuntzazkoak eta antolakuntzazkoak. Masterra Bilbon emango dute, Bilbao Berrikunta Faktorian.
Masterraren helburuak dira, batetik, prestatzea pertsonak gauza izango direnak, narratiba berriak eta ekoizpen eredu berriak erabileta, ikus-entzuenezko produktu berritzaileak sortzeko telebistarako zein Interneterako. Bestetik, masterrak formatu nahi ditu profesionalak gai izango direnak lideratzeko ikus-entzunezko proiektuak, beti ere, kontuan hartuta egitasmo horiek dituzte arlo desberdinak, hala nola sorkuntza, finatziazioa, kudeaketa, garapena eta hedapena.
Parte hartzaileek garatuko dute ikus-entzunezkoa industriaren ikuspegi orokorra. Gainera, murgilduko dira ikus-entzunezkoen ekoizpen eredu berrian, beti ere, metodologia berritzaile eta aktiboak erabilita.
Masterra gazteleraz eskainiko dute Bilbon, Bilbao Berrikuntza Faktorian (BBF). Eskolak hasiko dira 2017ko urrian eta bukatuko dira 2018ko uztailean.
Master profesionalean sartzeko, beharrezkoa izango da Espainiako unibertsitate titulu ofizial bat izatea, eta halaber onartuko dira Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko estatu kideren bateko goi hezkuntzako erakunderen batean lortutako tituluak ere, baldin eta master ikasketak egiteko ahalmena aitortzen badute.
Masterrean sartu ahal izango dira, halaber, ikus-entzunezkoen sektorean esperientzia profesionalaren bitartez garaturiko konpetentziak aitortu eta, modu horretan, konpetentzia maila egiaztatzen duten ikasleak.
Informazio saioak
Hiru informazio saio antolatu dituzte masterraren gaineko informazio emateko:.
- 2017ko apirilaren 3an. Bilbao Berrikuntza Faktoria (BBF). 18:00etan.
- 2017ko apirilaren 28an. Bilbao Berrikuntza Faktoria (BBF). 18:00etan.
- 2017ko maiatzaren 26an. Bilbao Berrikuntza Faktoria (BBF). 18:00etan.
Informazio saioak irekiak dira baina, interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute hemen: Informazio saioetan izena eman.
Iturria:mondragon.edu
Viewed 83 times