Uztailaren 7an egingo dituzte, Eskoriatzako campusean, Kooperatibagintzan Topaketaren 5. edizioa. Oraingoan, gobernantza kooperatiboa jorratuko dute Lanki Kooperatibagintzaren Ikertegiak antolatutako jardunaldian.
Maiatzaren 31tik ekainaren 1era egingo da, Eskoriatzako campusean, eskolan aniztasun sozioekonomiko, kultural eta linguistikoa ikertzeko lehen bilkura zientifikoa. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen dute jardunaldian azalduko dituzte ADI proiektuaren lehenengo urtean jorratutako gaiak. Gainera, ADI proiektuan landutako esperientziak partekatzeaz gain, bilkuran aurkeztuko dizute Euskal Herritik kanpo aniztasun sozioekonomiko, kultural eta linguistikoen kudeaketan abian jarritako beste esperientzia interesgarri batzuk.
Formakuntza, laguntza teknikoa eta elkartasunerako ekonomiaren ekimenak babestea izeneko egitasmoa garatuko du hitzarmenak eta Latinoamerikako 8 herrialdetara zabalduko da. Iparra-Hegoa eta Hegoa-Hegoa arteko esperientziak sustatzea du helburuetariko bat.
Unai Portilla Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 2. mailako ikasleak irabazi du sari nagusia Euspot euskarazko spot lehiaketan. MUko ikasleek egindako spot oneraren saria, aldiz, Nora Latatu eta Danel Goikoetxea, gradu bereko 3. mailako ikasleek eskuratu dute. Sari banaketa ekitaldia egin zen pasa den ostegunean, hilaren 11n, Aretxaletako Arkupe aretoan.
Unai Portillak egindako lanak eskuratu du aurtengo sari nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundiak Aretxabaletako Udalarekin, Mondragon Unibertsitatearekin, Arizmendi Ikastolarekin eta Arteman enpresarekin batera antolatutako spoten sariketan.
Richard Gerver (Londres, 1969) hezkuntza eta berrikuntzan punta-puntako adituak hitzaldia emango du, maitzaren 17an, Arrasateko Amaia antzokian. Hitzaldia 18:30etan hasiko da eta joan ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da interneten.
"40. urtean euskal gizartean eragiten" lelopean, ekitaldi ugari prestatu dituzte. Maiatza eta ekainean zehar hitzaldiak, ikuskizunak, kontzertuak, ... Era guztietako ekintzak izango dira.
Kirola, komunikabideak eta generoaren arteko harreman hizpide hartuta, maiatzaren 4an egingo dute, Aretxabaletako campusean, aurtengo Komunikaldia jardunaldia. Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduak antolatzen du topaketa. Aurtengoa, jardunaldiaren 12. edizioa izango da.