Barnekotasuna eta garapen integrala jorratuko dituzte, hilaren 31n, Eskoriatzako campusean egingo den jardunaldian.

Hezkuntzaren bueltan ardaztuta dagoen jardunaldian, parte hartuko dute Xavier Melloni eta Berta Meneses adituek.

$titulo.getData()

Barnekotasunaren lanketa: Gizakiaren garapen integralaren klabeen inguruko gogoetak lelopean, jardunaldia antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Ekitaldia maiatzaren 31n egingo da, Eskoriatzako campuseko N.0.2 aretoan.

Informazio saioak “Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan Aditu Tituluko” bigarren edizioari buruz.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan Aditu Tituluaren bigarren edizioa eskainiko du irailaren 28tik aurrera. Ikastaro hau zuzenduta dago, batez ere, lanean ari diren Haur Hezkuntzako Graduatu, Diplomatu eta Goi Teknikariei. Gainera, aditu titulua interesgarria da bere lan eremuan berrikuntza prozesuan murgilduta edo murgiltzear dauden profesionalentzat.

Osasuntsu ospatu du Huhezinemak 12. edizioa.

Goraino bete zen Aretxabaletako Arkupe aretoa Huhezinema Euskal Film Laburren 12. edizioaren azken egunean. Arratsaldean hasita, Sail Ofizialeko film laburrak ikusi ahal izan zituzten bertaratutakoek eta ondoren egin zen sari banaketa. 12. edizioan, 12 sari banatu dituzte. Euskarazko film onenaren Goiena Saria Pello Gutierrezen 'Zain' filmak eskuratu du.

Goiener elkarteak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hitzarmena sinatu dute campusetan energia berriztatzailea erabiltze aldera.

Gaur, apirilak 1, Goiener Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Eskoriatzako campusean. Hitzarmen ekitaldian parte hartu dute erakunde horietako ordezkari nagusiak: Santi Otxoa de Eribe Goiener kooperatibako zuzendaria eta Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.

Orriak

RSS - huhezi-rako harpidetza egin