Berrikuntza askorekin egingo dute Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, martxoaren 29tik 31ra.

Martxoaren 29, 30 eta 31 egingo dute, Aretxabaletako Arkupe Kultur-Etxean, Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 10. edizioa. Ohiko lehiaketa eta proiekzio gain, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen duten jaialdiak berrikuntza asko izango ditu oraingo edizioan. Besteak beste, aurten estreinatuko ditu irudi grafiko eta atal berriak eta egingo dute aurreko edizioetako ikasle antolatzaileen bilkura.

Hamargarren urteurrena ospatzeko, ikasle antolatzaileek sortu dute jaialdiaren logo berria eta, horren bueltan, diseinatu dute irudi grafiko berri osoa. Hemendik aurrera, lehiaketaren ikurra izango da uztarketa bat begi batena eta kamera baten diafragma batena.

Baina, irudi grafikoa ez da aurtengo edizioko berrikuntza bakarra. Oraingoan, atal berriak izango ditu lehiaketak. Batetik, 29an, arratsaldeko 17:00etan, proiektatuko dituzte aurtengo Donostiako Zinemaldiko nazioarteko ikasleen Orona sarien irabazleak. Bestetik, aurten lehenengo aldiz, estreinatuko dute iazko Goiena sariaren irabazleak ekoiztutako lana. Hala, Aitor Gametxo zuzendariak 30ean, 16:00etan, aurkeztuko du bere film labur berria. Beste alde batetik, 30ean bertan, eta 10. urteurrena borobiltzeko, proiekzio saioetan elkartuko dira orain arte antolaketa lanetan ibili izan diren ikasle ohiak; ondoren, luntxa izango dute.

Gainera, lehenengo aldiz, film luze baten proiekzioa ere egingo dute Huhezineman: Pedaló. Juan Palaciosen filmak irabazi zuen Irizar saria 2016ko Donostiako Zinemaldian. 

Horiek guztiez gain, hiru egunean zehar, dozenaka filma labur ikusiko dira Aretxabaletako Arkupe Kultur-Etxean.

Egitararaua

Martxoak 29

  • 10:10 Emanaldia eta master class-a. Pedaló (70 min) Zuzendaria: Juan Palacios.
  • 16:00 "40 urte euskal gizartean eragiten" dokumentala eta solasaldia.
  • 17:00  Nazioarteko ORONA sariaren irabazleen emanaldia.
  • 18:00 Basque Culinary Saila.

Martxoak 30

  • 09:30 Emanaldia:  MU Ikasleen film laburrak. Lehenengo blokea.
  • 10:50 Emanaldia: MU Ikasleen film laburrak. Bigarren blokea.
  • 11:50 Emanaldia: MU Ikasleen film laburrak. Hirugarren blokea.
  • 16:00-17:00 Emanaldia: Aurreko urtean Goiena saria irabazi duen Aitor Gametxo
  • 17:00-18:15 Emanaldia: Lehiaketaz kanpoko lanak. Lehenengo blokea.
  • 18:30-19:30 Emanaldia: Lehiaketaz kanpoko lanak. Bigarren blokea.
  • 19:30-23:00 10. urteurreneko jaia.

Martxoak 31

  • 16:15 Emanaldia: Lehiaketa Ofiziala. Lehenengo blokea.
  • 17:45 Emanaldia: Lehiaketa Ofiziala. Bigarren blokea.
  • 20:00-20:30 Sari banaketa.
  • 21:00-22:00 Luntxa.
  • 22:00 Musika kontzertua. 

Informazio gehiago

Iturria:mondragon.edu

 

like0

Viewed 70 times