Ikasturte honetan abiatu dugu master profesional hau Bilbao Berrikuntza Faktorian (BBF). Ikus-entzunezko komunikazioa gradutik bultzatutako master hau, Mondragon Unibertsitateak Bilbon dituen proiektuetako bat da. Ikus-entzunezkoen eskaintza akademikoa zabaltzen da hemendik aurrera, betiere MUren oinarrian dauden ezaugarriekin: ikaslea ikasketa prozesuaren erdian jarrita, enpresekin lotura zuzenean, eta ekintzailetasuna, berrikuntza eta sormena indartuz.
Martxoaren 21, 22 eta 23an zehar ospatuko den Huhezinema, Euskal Film Laburren 11. Jaialdian, aurkeztutako film laburren artean, Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du Mundukide Fundazioak. Saria 700 eurotakoa izango da.
Giza eskubideak eta justizia soziala egokien jasota dituen film labur onena sarituko du Mundukide Fundazioak martxoaren 21etik 23ra egingo den Huhezineman, Euskal film laburren 11. jaialdian hain zuzen ere. Sari hori aurkeztuko dute bihar, abenduak 13, MUko Ikus-entzunezko fakultatean (13:00), eta jarraian, masterclassa eskainiko du Asier Urbieta zinemagileak.
Abenduaren 14an, ostegunarekin, hezkuntza hobetzeko gakoen gaineko mahai-ingurua antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Euskal Herriko hezkuntza hobetzeko gakoak, Hik Hasi-ren proposamenaizenpean, bildutakoadituek eztabaidatuko dute Hik Hasi aldizkarikoek, urtebetez, hezkuntza arloko eragile desberdinekin batera sortutako proposamen-txostena. Ekitaldia hasiko da 17:00etan, eta eg
Atzo, azaroak 17, sinatu zuten Etxauzia proiektuak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateka elkarlanerako hitzarmena. Eskoriatzako campusean egindako sinadura ekitaldian, parte hartu zuten Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak eta Filipe Bidart Etxauzia Elkartearen ordezkariak.
Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 3. mailako Mikel Irazusta, Unai Portilla eta Haizea Azpilikueta ikasleek irabazi dute 2017ko Kameratoia Euskal Herriko ikus-entzunezkoen Rallya. Aurtengoa da hirugarren aldia, jarraian, Mondragon Unibertsitateko ikasleek irabazten dutela lehiaketa horretako sari nagusia. Aurten, 13 taldek bete dituzte lehiaketan parte hartzeko oinarriak.
Bruno della Chiesa hizkuntzalaria, ikerlaria eta Harvardeko University-ko irakasleak hitzaldia emango du urriaren 23an, astelehenarekin, Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak sarean jarri du 2016. urteko Haur eta gazte literatura irakur gida. Liburuxkak 47 orri ditu eta, bertan, ume eta gazteei zuzendutako 177 liburu aztertu eta sailkatu dituzte. 1990. urtetik hasita, urtero argitaratzen dute gida.
Mondragon Unibertsitateko Lankidetzaren Ikertegiak, LANKIk, Kooperatibismoari buruzko 5. Jardunaldia egingo du. Hizlari nagusiak honako hauek izango dira: Johnston Birchall, Stirlingeko (Eskozia) Unibertsitateko irakasle emeritua, eta Cliff Mills, Manchesterreko Anthony Collins kabineteko kidea.