Ikasle talde batek egindako "Leihotik" film laburra estreinatuko dute Donostiako Trueba zineman.

Ikus-entzuneko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasle talde batek egindako Leihoak film laburra aukeratu dute Kresala Zineklubean proiektatzeko. Emanaldia egingo dute, martxoaren 20an, 19:30etan, Donostiako Trueba zineman. Nekane Muñoz, Irene Arin, Ana Urkola, Ane Alberdi, Paul Arzanegi, Ane Aierbe eta Maider Navarro ikaslee osatzen dute film laburraren lantaldea. 

Truebako ekitaldian, film laburra erakusteaz gain, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasleek azalduko dute proiektua: nola egin duten gidoia, zein den istorioaren inspirazio iturria, nola sortu dituzten pertsonaiak...

Filmak hausnartzen du memoriaren galeraz, eta horien inguruan sortzen diren harremanez. Lanaren protagonista nagusiak dira Loli Astoreka, Amaia Irazabal eta Agurtzane Intxaurraga aktore ezagunak.

Leihotik ikus-entzunezkoa egin dute graduko 4. mailako Film laburra ikasgaian. 

 Filmaren making off-a:

Iturria:mondragon.edu

like0

Viewed 97 times