Elkartasunerako giza ekonomia indartzeko hitzarmena sinatu dute Mondragon Unibertsitateak eta Alboan erakundeak.
Formakuntza, laguntza teknikoa eta elkartasunerako ekonomiaren ekimenak babestea izeneko egitasmoa garatuko du hitzarmenak eta Latinoamerikako 8 herrialdetara zabalduko da. Iparra-Hegoa eta Hegoa-Hegoa arteko esperientziak sustatzea du helburuetariko bat.
| Ikusi handiago | Argazki originala
Alboan Fundazioko Zuzendaria den Mª Mar Margallonek eta Begoña Pedrosa Lobatok, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Dekanoak, elkartasunerako giza ekonomia indartzeko asmoz elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Eskoriatzan. Formakuntza, laguntza teknikoa eta elkartasunerako ekonomiaren ekimenak babestea izeneko egitasmoa garatuko du aipatu hitzarmenak eta Bolivia, Kolonbia, Ecuador, El Salvador, Mexico, Nikaragua, Paraguay eta Peruko erakundeek parte hartuko dute. Herrialde hauetako 16 ekonomia sozial eta solidarioaren aldeko erakundeak COMPARTE Comunidad de Aprendizaje y Acción para el Desarrollo Alternativo sareko partaideak dira.
Hitzarmenaren aurrekontua 298.173 eurokoa da, eta horietatik 237.636 euro Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatuko ditu, eta ALBOAN eta Lankik 60.537 euro. 2 urtez luzatuko da hitzarmena, 2016ko abendutik 2018ko abendura.
Parte hartzaileek ezagupenerako sorkuntza kolektiboari ekarpenak egiten dizkiote, Iparra-Hegoa eta Hegoa-Hegoa arteko esperientziak trukatzeko baldintzak sustatu, eta jasangarriak eta inklusiboak diren proposamen ekonomiko-produktiboak garatu.
Iturria:goiena.eus
Viewed 164 times