“Gobernantza kooperatiboaren erronkak” aztergai.
Bostgarren edizioa HUHEZIko fakultatean egingo da, datorren uztailaren 7an.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko Lanki ikertegiak antolatuta, datorren uztailaren 7an egingo dira V. kooperatibintza topaketak. Bertan, gobernantza kooperatiboaren erronkak aztertuko dira eta bi gonbidatu hauek bideratuko dute gaia: Johnston Birchall, Eskoziako Stirling unibertsitateko ikerlaria; eta Cliff Mills, Inglaterrako Anthony Collins Colicitors abokatuen bulegoko ordezkaria.
Goizeko 10etan hasiko da jardunaldia eta eguerdiko ordubatean bukatuko da.
Parte hartzeko interesa dutenek, izena eman beharko dute helbide honetan: lanki@mondragon.edu
Viewed 82 times