Hamar herrialdetako hogei unibertsitatek parte hartuko dute ikasle eta irakasleen nazioarteko mugikortasunari buruzko esperientziak partekatzeko. Inaugurazioa gaur izan da Arrasateko campusean.
Bost hamarkadatako gatazka armatuaren ondoren eta bake-agertokiak eskaintzen dituen aukerak baliatuz etorkizunera begira hartu beharreko erabakien garrantziaz ohartarazi dituzte ekoizle eta nekazari kolonbiarrak.
Herbehereetako Wageningen unibertsitatearekin elkarlanean, kooperatibismoaz jardun du Mondragon Unibertsitateak Kolonbiako nekazarien ordezkariekin. Gerra osteko testuingurura egokitzen dihardute kolonbiarrek; horretarako, nazioarteko eragileekin batzartzen ari dira gizarte, hezkuntza eta ekonomia alorreko erakundeak.
Bikain bezala aipatzen dira ezagutzaren transferentzia dimentsioan industriarekin egilekidetza, iturri pribatuetatik datorren finantziazioa ikerketarako, industriarekin batera sortutako patenteak eta sortutako spin-off-ak, beste batzuen artean.
Hainbat arlotan jardungo dute elkarlanean Bilbon sortutako ingeniaritza eta teknologia taldeak eta MUk, akordioan adostu dutenez: elkarrentzako interesa duten jardueretako ezagutza teknologikoa zein teknologikoa ez dena, bi erakundeen artean ezagutza trukatu eta transferitzea eta pertsonak prestatzea.
MONDRAGON UNIBERTSITATEAk, Txinako Hezkuntza Ministeritzaren akreditazioa lortu du eta Txinako gobernuak gomendatzen dituen nazioarteko unibertsitateen zerrendan sartu da.
Honek, aurrerantzean, proiektu partekatuak egiteko erraztazunak emango ditu, ikasle, irakasle, ikerlari eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalgoaren mugikortasuna bultzatuko du eta MONDRAGON UNIBERTSITAEAn egindako ikasketak, Txinan homologatuak izateko aukera emango du, besteak beste.
Markel Olano diputatu nagusia Mondragon Goi Eskola Politeknikoan izan da eguerdian Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programa azaltzen. Bertan MUko ikerlariek parte hartuko dute langileen partaidetza sustatzeko bideak ikertzen eta Olanok azpimarratu du proiektu eta esperientzia pilotuak eremu esanguratsuenetan martxan jarriko dituen ekimena izango dela.
Ikasturte honetako berritasun nagusia Gastronomia Zientzietako masterra izango da. Masterrak euren arloetan espezializatu nahi dutenendako edo doktoregoa egin nahi dutenendako zuzenduta daude.