Britaniar kontsularen bisita MONDRAGON UNIBERTSITATEra.
Pasa den asteazkenean, martxoak 8, MONDRAGON UNIBERTSITATEAn, Erresuma Batuko enbaxadako eta British Council-eko delegazio baten bisita jaso genuen.
Bisita hau osatzen zuten pertsonak ondoren aipatzen ditugu:
- Mr. Simon Manley CMG – United Kingdom Ambassador to Spain
- Mr. Derek Doyle – Senior Trade and Investment Adviser and Consul of the British Consulate in Bilbao
- Mrs. María Fitzpatrick – Trade and Investment Adviser of the British Consulate in Bilbao
- Mr. Martin Phelan – Director of Northern Powerhouse
- Mr. Simon Muter - Director of Advanced Manufacturing
- Mr. Gonzalo Maldonado – Digital Manager Communications
- Mrs. Carolina Jimenez – Head of Higher Education Spain, British Council
MONDRAGON UNIBERTSITATEAren aldetik berriz, bisita honetan egon ziren:
- Jon Altuna Doktorea - MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Errektoreorde Akademikoa
- Idoia Peñacoba And. – MONDRAGON UNIBERTSITATEko Idazkari Nagusia
- Oskar Goitia Jna. – Mondragon International arloko Zuzendaria
- Modesto Mateos Doktorea – MONDRAGON UNIBERTSITATEKO nazioarteko mugikortasuneko koordinatzailea eta Goi Eskola Politeknikoko nazioarteko harremanetarako koordinatzailea
- Dorleta Agiriano And. – Enpresagintza Fakultateko nazioarteko harremanetarako koordinatzailea
Bisita honen helburua, elkar ezagutu eta lankidetzarako dauden aukerei buruz hitz egitekoa izan zen.
Eguneko egitarauan, MONDRAGON Korporazioara bisita egon zen, ondoren, GREAT autobusera bisita egin zuten. Iturripen egon zen egun osoan autobus hau eta bertan , Erresuma Batuak eskaintzen dituen aukeraz interes izan zuten Arrasatear guztiei azaldu zitzaizkien. Bukatzeko, unibertsitatera ere bisita bat egin zuten bertatik ezagutu ahal izateko.
Iturria: mondragon.edu
Viewed 107 times