Kooperatibismoaz jardun du Mondragon Unibertsitateak Kolonbian.

Herbehereetako Wageningen unibertsitatearekin elkarlanean, kooperatibismoaz jardun du Mondragon Unibertsitateak Kolonbiako nekazarien ordezkariekin. Gerra osteko testuingurura egokitzen dihardute kolonbiarrek; horretarako, nazioarteko eragileekin batzartzen ari dira gizarte, hezkuntza eta ekonomia alorreko erakundeak.

Kooperatibismoaz jardun du Mondragon Unibertsitateak Kolonbian

Nekazariekin batzartu da Mondragon Unibertsitateko ordezkaritza.

Mondragon Unibertsitateak ohar bidez helarazi duenez, “gizarte-ekonomian oinarrituriko hazkunde eta garapen eredu propioa jarri nahi dute abian kolonbiarrek, herrialdeko ekoizle eta nekazariak aintzat hartuta”. Nazioarteko eragileen esperientzia ezagutu ostean, barne hausnarketa prozesuari ekingo diote, herrialdean ezarri nahi duten eredua adosteko.

Iturria:goiena.eus

 

like0

Viewed 128 times