MUk bikain kalifikazioa jaso du U-Multirank rankinean dauden 5 dimentsioetako parametro desberdinetan.
Bikain bezala aipatzen dira ezagutzaren transferentzia dimentsioan industriarekin egilekidetza, iturri pribatuetatik datorren finantziazioa ikerketarako, industriarekin batera sortutako patenteak eta sortutako spin-off-ak, beste batzuen artean.
MONDRAGON UNIBERTSITATEAk bikain kalifikaioza jaso du U-Multirank-en rankinean dauden 5 dimensioetako parametro desberdinetan (irakaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioartekotzea eta eskualdeko inguruarekin lotura). U-Multirank mundu mailako ranking handiena, eta zehatzena kontsideratzen da.
Ikaste-irakaste dimentsioan, master ikasketak dagokien garaian bukatu duten ikasle kopuruaren portzentaia bikain emaitzarekin goraipatzen dira. Ikerketa dimentsioan, bikain kalifikazioarekin aipatzen dira argitalpenen kalitatea (inpaktu oso altuko argitalpenak) eta ikerketarako kanpotik jasotzen den finantziazioa.
Bikain bezala aipatzen dira ezagutzaren transferentzia dimentsioan industriarekin egilekidetza, iturri pribatuetatik datorren finantziazioa ikerketarako, sortutako spin-off-ak, industriarekin batera sortutako patenteak eta profesionalentzako prestakuntzatik datozen diru sarrerak.
Nazioartekotzearen dimentsioan, bikain eta oso ongi bezala kalifikatu dira ikaslegoaren mugikortasuna eta atzerriko unibertsitateekin batera argitaratutako naizoarteko argitalpenak.
Eta bukatzeko, eskualdearekin lotura dimentsioan, bikain bezala aipatzen dira eskualdeko enpresa eta ikerketa zentruekin batera egindako argitalpen bateratuak eta eskualdeko finantziazio iturri desberdinetatik datozen diru sarrera kopuruak.
U-Multirank
U-Multirank, mundo mailako ranking berriak, bere laugarren edizioa argitaratu du online formatuan (www.umulitrank.org), eta nazioarte mailan unibertsitateen errendimentua alderatzeko erraminta ezin hobea da.
Edizio honetan, goi mailako 1500 instituziori buruzko informazioa jasotzen da eta aurreko edizioz-edizio, gorakada egin du erakusten dituen emaitza kopuruan.
Ikerketan jasotzen diren unibertsitateak 99 herrialde desberdinetakoak dira, 3280 fakultate baino gehiago batzen dituzte eta 10500 ikasketa programa.
Beraz, esan dezakegu, U-Multirank, mundo mailan dagoen rankin-ik handiena dela, unibertsitateei buruzko informazioa ematen duen sistemarik osatuena dela eta 5 dimentsiotan banatuta, emaitza desberdinei buruzko panorama osoa aurkezten duena dela: ikas-irakaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioarteko orientazioa eta eskualdearekin binkulazioa.
U-Multirank- ikus arazten digu, zaila dela unibertsitate bat dimentsio guztietan bikaina izatea eta bikaintasun hori, unibertsitate desberdinen artean banatuta aurkitzen dela. Azken batez, munduko unibertsitate “onena” kontzeptua, bilatzen ari garen horren araberakoa izango da.
Frans van Vught irakasle Dokotoreak dioen bezala “Erakundeen %8ak bakarrika azaltzen du bikaintasuna ia arlo guztietan baina %50a berriz, oso ondo kokatuta azaltzen dira, adierazle batzuetan”. Hau horrela, ikus dezakegu argi eta garbi, unibertsitate batzuek oso onak izanik gauza askotan, arlo zehatzetan, ia unibertsitate gehienak direla onak eta kasu askotan bikainak.
Honek, aukera ematen die bai ikasle eta bai enpresei, beraien interesekoak diren gaietan, bikainak diren unibertsitateengana jotzea, bai ikasteko, bai lankidetza proiektuetan aritzeko, bai graduatuak kontratatu ahal izateko.
Iturria: mondraberri.com
Viewed 110 times