Langileek enpresatan duten partaidetzaren gaineko azterketa aurkeztu du Mondragon Unibertsitateak.

Pertsonek enpresetan duten parte-hartzearen egoeraren gaineko behatokia aurkeztu du Mondragon Unibertsitateak gaur. Gipuzkoa izan dute azterketarako lurralde, eta 333 enpresetako 1.741 laguneko lagina erabili dute. Txostenak Gipuzkoako eta Europako egoerak ere alderatu ditu, eta agerian utzi "enpresan parte-hartzeak dakartzan onurak".

Eusko Jaurlaritzak nazioartekotasuna aitortu die Mondragon Unibertsitateko 6 tituluri.

Eusko Jaurlaritzak 6 nazioartekotze-ziurtagiri eman dizkio Mondragon Unibertsitateari. Horien bidez, besteak beste, zigilua jaso duten lau graduetako eta bi masterretako ikasleen % 30 nazioarteko mugikortasun-programetan partaide dela bermatzen da. Era berean, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren (Unibasqen) Dual zigilua jaso du Mondragon Unibertsitateak prestakuntza dualeko azken deialdira aurkeztu zituen bi titulu berrientzat. Dual egiaztagiri berriokin dagoeneko 17 dira Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dituen titulu dualak (10 gradu eta 7 master).

Mondragon Unibertsitatearen eskaintza nazioartera begirakoa dela eta nazioartekotasunean egiten ari diren ekintzekin lerrokatuta dagoela berretsi du lau gradu eta bi masterrei emandako nazioarteko aitortzak.

Unibasq-ek egindako ebaluazioan Dual zigilua ere jaso dute Mondragon Unibertsitateko 2 masterrek. Horiekin 17 dira Dual aipamena duten graduak eta masterrak.

 

$titulo.getData()

 

Mondragon Unibertsitateak,4 Gradu eta 2 Unibertsitate Master aurkeztu ditu nazioarteko aitortzara Unibasq-ek egindako lehengo deialdi honetan eta guztiek lortu dute.

Mondragon Unibertsitateak 60 beka Global Training kudeatuko ditu Deustoko Unibertsitatearekin elkarlanean.

400 gastek eskuratuko dituzte atzerrian enpresa-praktikak egiteko Global Training bekak. Global Training bekak nazioarteko mugikortasuna sustatzeko helburua dute, eta ezinbestekoa da unibertsitateko titulua edo Lanbide Heziketako goi gradua izatea. Hortaz gain, 30 urtetik behera izan behar dira eta ingeleseko B1 edo B2 maila.

Mondragon Unibertsitateak Deustoko Unibertsitatearekin elkarlanean, 60 beka kudeatuko ditu.

Beka hauetan izena emateko epea, uztailaren 15etik, astelehena, irailaren 23ra, astelehena baitra ere izango da.

Orriak

RSS - mu-rako harpidetza egin