Vicente Atxa beste lau urterako hautatu dute Mondragon Unibertsitateko errektore.

Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak aho batez izendatu du errektore Vicente Atxa beste lau urterako. Gaur, abenduak 10, egin dute bilera; berrautapen-prozesuan parte hartu dute fakultateetako zuzendaritza-batzordeetako lehendakariak eta ordezkariek, eta unibertsitatean parte hartzen duten enpresa eta erakundetako ordezkariek.

MONDRAGON UNIBERTSITATEAK lehenengo tokia dauka Estatu mailan eta 37. Europan trasferentziari dagokionean U-Multirank rankinean.

Mondragon Unibertsitateak bikain kalifikazia jaso du U-Multirank-en rankinean dauden 5 dimensioetako parametro desberdinetan (irakaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioartekotzea eta eskualdeko inguruarekin lotura). Bereziki aipatzen da ranking honetan, Mondragon Unibertsitateak duen papera ezagutzaren transferentzian eta eskualdearekin duen konpromisoa. U-Multirank mundu mailako ranking handiena, eta zehatzena kontsideratzen da.

Estatuko errendimendu handieneko unibertsitateen artean 13. sailkatu da MU, CyD Fundazioaren arabera.

CyD Fundazioaren rankingak estatuko 69 unibertsitateren bikaintasuna aztertzen du, 17 ezagutza-eremu baloratuz; ezagutzaren transferentzia, nazioartekotzea... Mondragon Unibertsitateak 13. postua eskuratu du sailkapen horretan; bereziki puntuazio altua lortu du irakaskuntza eta ikaskuntza dimentsioan eta ezagutzaren transferentzian.

Mondragon Unibertsitateko ordezkariak Estatu Batuetan bisitari MITen eskutik.

Mondragon Unibertsitateko errektorea eta zuzendaritza-taldea Estatu Batuetan egon berri dira MITen (Massachusetts Institute of Technology) eskutik. Bi erakundeek elkarlanean jardungo dute Estatu Batuetan gizarte-ekonomia sustatzen eta hezitzaile eta graduatuei prestakuntza ematen, Cooperatives for a Better World elkartearen bidez herrialde hartan kooperatibak abian jartzeko.

Orriak

RSS - mu-rako harpidetza egin